Gerediaga Elkarteak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Bizkaiko Dantzarien Biltzarragaz eta Garaiko Udalagaz
2009-07-29 13:56 KultureaLehenengo hitzarmenak Gerediaga Elkarteak lau hamarkadatan Bizkaiko Dantzarien Biltzarragaz (lurralde honetako folklore taldeak batzen dituan federazinoa) izan dauen loturea arautzen dau. Garairi jagokonean, elizate horretako Udalak Gerediaga Elkarteagaz 'bazkide babesle' alkarlan-muetea sinatzea adostu dau.
Gasteiz Blues Festival jaialdiaren lehenengo edizinoak atzerriko musikari ospetsuak batuko ditu
2009-07-29 12:32 MusikeaJaialdiari Spikedrivers talde londrestarrak emongo deutso hasierea gaur Gora Tabernan. Bihar, Barrence Whitefielden nortasunak eta energiak Eddie Kirkland bluesmanaren musikeagaz egingo dabe bat. Bigarren jardunaldi horretan, Wentus Blues Band finlandiarren musikeaz gozetako aukerea be izango da. Azken egunean, Bob Stronge-ren landa-bluesaren eguna izango da. Azken kontzertua The King Earl Boogie Bandek eskainiko dau.
Adituen esanetan, aurtengo Euskal Encounter inozkorik onena izan da
2009-07-29 12:02Euskal Encounter informatika-topaketearen amaierako balorazino bikaina egin dabe antolatzaileek, eta internautentzat 'munduko arinena eta inoz egin dan onena' izan da. Segundoko 12 Gigako Interneterako konexinoagaz, sarean arin ibili dira topaketeak iraun dituan lau egunetan Barakaldoko BECeko 5. pabilioian alkartu diran lagunak -5.000 baino gehiago-.
Nuria Hernandez bilbotarrak irabazi dau Peru Abarka IV. Album Lehiaketea
2009-07-28 15:08 sariak-autortzakNuria Hernandez (Bilbo, 1974) da Peru Abarka IV. Album Lehiaketan aukeratutako ilustratzailea Xabier Mendigurenen Lurmentzean narrazinoarentzat. Liburuaren aurkezpena urriaren 24an egingo dabe, Liburutegien Nazinoarteko Egunean, Bilboko udaletxeko pleno aretoan, 12:30ean.
'Trophee Teink' batelen estropadeak euskal kostaldea zeharkatuko dau zapatura bitartean
2009-07-28 11:32Batelek, atzo egindako Bilbo-Getxo ibilbidearen ondoren, gaur Getxo-Plentzia-Bakio-Bermeo ibilbidea egingo dabe; eguaztenean, Bermeo-Mundaka-Gernika-Elantxobe; eguenean, Elantxobe-Lekeitio-Ondarroa-Mutriku-Deba-Zumaia; barikuan, Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-Donostia; eta, zapatuan, amaitzeko, Donostia-Paisaia-Hondarribia, Irun-Hendaia-Donibane-Lohitzune.
Barricada, Su ta Gar, Gatibu eta Oreka TX taldeak protagonista aurtengo Gernika-Lumoko jaietan
2009-07-28 11:26 MusikeaThe Riff Truckerseta Gatibu taldeen rock soinuek edegiko dabe abuztuaren 14an, 22:30ean hasita, Andra Mari eta San Roke jaien musika egitaraua Pasealekuan.
Mikel Urdangarinen disko barriak urriaren 1ean ikusiko dau argia
2009-07-28 10:06 MusikeaMikel Urdangarin (Zornotza, 1971) abeslariak urriaren 1ean atarako dau disko barria. Lanaren izenburua 'Zubiak' da eta garagarrilaren hasieran Mikel F. Krutzaga soinu teknikariagaz batera sartu da bizkaitarra estudioan, kantak grabetako.
'Munduko Haizeak' jaialdiak nazinoarteko folklorea ekarriko dau Ondarroara
2009-07-27 14:19 Kulturea'Munduko Haizeak' jaialdiak nazinoarteko musikariak eta jantzariak batuko ditu beste behin be Ondarroan eguen honetan hasi eta abuztuaren 7ra bitartean. Itsasaurre Plazako karpan egingo dan ekitaldi honen bigarren edizinoak bost emonaldi izango ditu aurten, munduko leku desbardinetako folkloreko kantari eta jantzariak entzun eta ikusi ahal izateko.
'Zorion perfektua' filma Donostiako Zinemaldian estreinauko dabe
2009-07-27 14:16 BarriakAnjel Lertxundiren Zorion perfektua nobelan oinarrituta Jabi Elortegi bizkaitarrak zuzendutako filma Donostiako 57. Zinemaldiaren Zabaltegi-Zuzendari Barriak sailean lehiatuko da, Elisabet Cabeza eta Esteve Riambauren Màscares eta Miguel Angel Jimenez Colmenarren Ori pelikulakaz batera.
Zortzi euskal film labur izango dira Kimuaken 2009ko katalogoan
2009-07-27 11:51 BarriakKimuak programea Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dabe eta aurtengo edizinorako aurkeztutako 63 film laburretatik zortzi aukeratu ditue. Aurten, bi genero nabarmentzen dira beste guztien gainetik: komedia eta dokumentala
Euskal Herriko Unibersidadeak Itsas Turismoko Nazinoarteko Masterra jarriko dau martxan datorren ikasturtean
2009-07-24 15:18 Euskal Herriko Unibersidadeak Bologna planari egokitutako 87 gradu eskainiko ditu 2010-2011 ikasturtetik aurrera. Gehienek 240 kreditu izango ditue eta bost ezagutza arlotan banatuko dira: Zientzia esperimentalak, Arkitekturea eta Injinerutzea, Osasun zientziak, Zientzia sozial eta juridikoak, eta Artea eta Gizarte zientziakEHUk hainbat titulu barri eskainiko ditu datorren ikasturtetik aurrera, horreen artean, IV. Belaunaldiko Itsas Turismoko Nazinoarteko Masterra. Ekimen aitzindaria da hau eta bere helburua itsas turismoaren sektorean azterketa akademikoa burutu eta adituak preparetea da.
Hamar kontzertu Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Egileor zikloan
2009-07-24 14:29 MusikeaGaragarrilaren 25etik abuztuaren 15era bitartean, VI. Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Egileor musika zikloan hamar kontzertu izango dira Busturialdean.
Gernika-Lumo ‘Anfitriones’ proiektuaren egoitza izango da
2009-07-24 11:38 Foru herria Estaduan ekimen hau hartuko dauen 40 egoitzatako bat izango da, Bizkaiko bakarraIndustria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak bultzatu eta Basquetour Euskal Turismo Agentzia laguntzaile moduan dauen ekimen honen asmoa turistak Bizkaira etorten diranean euren etxean bezela sentiarazotea da.
Abian Okelar Bertso Paper Sariketea
2009-07-24 10:47 BertsolaritzeaUrriaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira idatzizko bertso sortak Okelar XVI. Bertsopaper Sariketara, mutrikube@gmail.com zein Okelar Bertso Paper Sariketea, Mutrikuko Bertso Eskola, Luardo etxea (Barrenkalea, z/g), 20830 Mutriku (Gipuzkoa) helbideetara.
Carlos Villochek itsaspean egindako 70 irudi erakutsiko ditu garagarrilaren 27tik Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan
2009-07-23 14:28Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak 'Blues' izenburuko erakusketea izango dau ikusgai garagarrilaren 27tik zemendiaren 1era arte. Erakusketeak munduko itsaspeko argazkilaririk ospetsuenetariko bat dan Carlos Villoch bizkaitarrak egindako 70 irudi ikusgarri batzen ditu.
Bilbainada Lehiaketearen 2009. edizinoko epaimahaiak sariak banatu ditu
2009-07-23 14:22 MusikeaJesús María Sanz eta Fernando Ibarraren 'Bilbao, ahora y siempre Bilbao', eta José María Larrazabal eta Matías Berrocalen 'Bilbao Botxo maitea' dira, hurranez hurran, euskeraz eta gaztelaniaz lehenengo sariak irabazi dituenak, 1.000na eurokoak.
51. Zinebin izena emoteko epea zabalik dago
2009-07-23 12:09 BarriakBilboko 51. Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak, Zinebik, izen emoteko epea zabaldu dau. Aurtengo jaialdia zemendiaren 23tik 28ra bitartean egingo da eta lehiaketan, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako atzerriko filmak eta 2009ko urtarrillaren 1etik aurrera egin diran Estaduko filmak eta bideoak onartuko dira.
Xabier de Felipe biolinista bilbotarrak 'Nicanor Zabaleta' Saria irabazi dau
2009-07-23 11:31 MusikeaAra Malikian eta Raffaela Acella biolinistek, eta Juan José Ocón orkestra zuzendariak osoturiko epaimahaiak erabagi dau, ikasketak sakontzeko 17.000 €ko Sari-Beka ospetsu hori, parte hartzaile guztien artean, gazte bilbotarrari emotea.
'Motor Jaia Urdaibikers' konzentrazinoan 2.000 motor inguru batuko dira Gernika-Lumon astegoienean
2009-07-23 11:04Garagarrilaren 24tik 26ra bitartean 2.000 motor inguru batuko dira Gernika-Lumon. Euskal Herriko zein Katalunia, Galizia edo Estaduko beste leku batzuetatik kirolerako, turismorako zein personalizautako motorrak ekarriko ditue penintsulearen iparraldean egiten dan kontzentrazino garrantzitsuenetakoa dan honetara.
Badator Eusko Dance Live, momentuko dance ikuskizunik handiena
2009-07-22 15:26 MusikeaEusko Dance Live Birea, garagarrilaren 25ean hasiko da gaueko 22:00tan, Zarautzeko malekoian.









Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...