Santi Leonek euskeratuko dau Vargas Llosa
2011-01-31 09:46 KultureaSanti Leone iruñearrak irabazi dau Literaturako Nobel saridunak euskeratzeko AEDk eta Elkar-ek, Kutxaren laguntzinoagaz antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketea; holan erabagi dau Koro Navarro, Fernando Rey eta Karlos Zabala itzultzaileek osoturiko epaimahaiak, aurkezturiko 38 lanen artean.
Santi Leone iruñearrak irabazi dau Literaturako Nobel saridunak euskeratzeko AEDk eta Elkar-ek, Kutxaren laguntzinoagaz antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketea; holan erabagi dau Koro Navarro, Fernando Rey eta Karlos Zabala itzultzaileek osoturiko epaimahaiak, aurkezturiko 38 lanen artean. Beraz, igazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Mario Vargas Llosa idazle peruarraren Pantaleón y las visitadoras eleberria euskeratu beharko dau Leonek, eta 2011 honetako amaierea baino lehen emongo dau argitara Elkar argitaletxeak.
2002an abiarazo eben Elkar-ek eta AEDk, Kutxaren laguntzaz, Nobel sariduna euskeratzeko Jokin Zaitegi beka hau, eta ordutik ondokoak izan dira sari horri esker itzulitako liburuak:
- 2002 Imre Kertesz: Zoririk ez. Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea.
- 2003 J.M. Coetzee: Lotsaizuna. Itzultzailea: Oskar Arana.
- 2004 Elfriede Jelinek. Itzulpen saria hutsik itxi zan.
- 2005 Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk. Itzultzailea: Iñigo Errasti.
- 2006 Orhan Pamuk: Elurra. Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey.
- 2007 Doris Lessing: Belarra kantari. Itzultzailea: Koro Navarro.
- 2008 J.M.G. Le Clézio: Basamortua. Itzultzailea: Luis Berrizbeitia.
- 2009 Herta Müller: Hatsaren kulunka. Itzultzailea: Ibon Uribarri.
Santi Leone Puncel (Iruñea, 1972) Historian doktorea da, historialari lanak egin ditu, zutabeak be idazten ditu euskal prentsan eta irakaslea da Hizkuntza Eskolan. Idatzi dituan liburuak: Los lugares de la memoria en Navarra, Euskal Herri imajinario baten alde, Euskal Herria XIX. mendeko bidaia liburuetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!