'No me hagas daño' antzezlanagaz abiarazoko da Hurbiltasun Antzokia programea

Bizkaie! 2011-01-27 17:35   Kulturea

Donostia Hiria Antzerki Sariaren azken edizinoko lan irabazlea dan No me hagas daño antzezlana urtarrilaren 28an eta 29an, 20:00etan, egongo da ikusgai. Tanttaka-ren produkzino hau gure garaiko muntaketa bat da, Rafael Herreroren testuagaz eta Fernando Bernuésen zuzendaritzeagaz.

Urtarrilaren 28an martxan jarriko da Hurbiltasun Antzokia programea, hau da, ikuskizun original eta abangoardistak Bilboko BBK Salan (Kale Nagusia, 19-21) eskainiko dituan programea. Arriaga Antzokiaren programazino barri honek kultur eskaintzea osotzen dau, baita Arriagaren 2010-2011 sasoiko programazinoa be, formatu txiki eta ertaineko ikuskizunak eskainiz genero guztietan.

Donostia Hiria Antzerki Sariaren azken edizinoko lan irabazlea dan No me hagas daño antzezlana urtarrilaren 28an eta 29an, 20:00etan, egongo da ikusgai. Tanttaka-ren produkzino hau gure garaiko antzezkizuna da, Rafael Herreroren testuagaz eta Fernando Bernuésen zuzendaritzeagaz. Aktoreak Maiken Beitia, Kike Díaz de Rada, Olaia Gil, Tania de la Cruz eta Isidoro Fernández dira.

Hurbiltasun Antzokiaren bigarren edizino honetan, danetara, 14 ikuskizun eta Clown ikastaro bat izango dira urtarrilaren 28an hasi eta apirilaren 16ra arte. Programazino barriarentzako sarrerak Arriaga Antzokiko eta BBK Salako txarteldegietan, www.teatroarriaga.com eta www.bbk.es webgunetan, 944 310 310 telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan dagoz eskuragarri.


II. Hurbiltasun Antzokia. Egitaraua

Urtarrila

Urtarrilak 28 eta 29, 20:00etan: No mehagas daño. Tanttaka (Antzerkia) 14-18 €


Zezeila

- Zezeilak 3, 4 eta 5, 20:00etan eta zezeilak 6, 19:00etan: La vida y sus cosas. Las Txurenitas (Antzerkia) 14 - 18 €

- Zezeilak 9, 20:00etan: Antonio Machadori omenaldia. Jose Sacristan + Judith Jauregi (Poesia eta pianoa Errezitaldia) 14-18 €

- Zezeilak 11 eta 12, 20:00etan: Angelhada. Pavlovsky (Antzerkia) 14-18 €

- Zezeilak 17, 18 eta 19, 20:00etan. Zezeilak 20, 19:00etan. La violacion de Lucrecia. Nuria Espert (Antzerkia) 14-18 €

- Zezeilak 25, 20:00etan: Drive-Tru. Jung Bo Kyung Dancer Project (Jantzea) 14-18 €

- Zezeilak 26, 20:00etan: Banalitites y Vianalites. Enrique Viana (Errezitaldia) 14-18 €


Martia

- Martiak 3, 4 eta 5, 20:00etan: El desarrollo de la civilizacion venidera. Daniel Veronesese (Antzerkia) 14-18 €

- Martiak 22, 23, 24, 25, 26 eta 27, 20:00etan: El duo de la africana. Produkzino propioa (Zarzuelea) 20-24 €

- Martiak 31 (euskeraz) eta Apirilak 1, (gaztelaniaz), 20:00etan: Euria esan eta euria erortzea - Decir lluvia y que llueva. Kabia Espacio - Gaitzerdi (Antzerkia) 14 - 18 €


Apirila

- Apirilak 2, 20:00etan: Paisaje con argonautas. Kabia Espacio - Gaitzerdi (Antzerkia) 14 - 18 €

- Apirilak 6, 20:00etan: Ecografias. Karmele Jaio (Antzerkia) 14-18 €

- Apirilak 8 eta 9, 20:00etan: Santo (Antzerkia) 14 - 18 €

- Apirilak 11, 12 eta 13. Clown ikastaroa - Cal Mccristal-en eskutik (Ikastaroa). Doban.

- Apirilak 15 eta 16, 20:00etan: Hienas rellenas. Cal Mccristal (Antzerkia) 14-18 €

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu