Etxepare Euskal Institutuak Cervantes Institutuaren laguntzinoaa izango dau euskera eta euskal kulturea zabaltzeko

Bizkaie! 2011-01-31 09:31   Euskerea berbagai

Sareak osotzea, konplizidadeak eregitea eta alkarlana sustatzea behar-beharrezkoak doguz. Horretan gabilz ateak zabaldu genduzanetik eta horren adibide da gaur sinatu dogun hitzarmena, esan dau Goenagak.

Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Carmen Caffarel Cervantes Institutuko zuzendariak bi erakundeen arteko hitzarmena sinatu barri dabe Donostian. Hitzarmenaren arabera, Cervantes Institutuak laguntzinoa emongo deutso Etxepare Institutuari euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko.

Aizpea Goenagak esan dau hitzarmen honi esker euskereak eta euskal kultureak presentzia handiagoa eta sendoagoa izango dabela munduan eta bi hizkuntza -euskerea eta gaztelania- eta bi kulturen arteko alkarbizitza, errespetua eta alkarlanaren seinale dala akordioa.

Etxepare Euskal Institutuak, bere helburuak lortzeko, izaera moldagarria behar izateaz gan, sareen indarra erabili eta beste kulturakaz hartu-emonak bultzatu behar dituala adierazo dau. Sareak osotzea, konplizidadeak eregitea eta alkarlana sustatzea behar-beharrezkoak doguz. Horretan gabilz ateak zabaldu genduzanetik eta horren adibide da gaur sinatu dogun hitzarmena, esan dau Goenagak.

Era berean, Cervantes Institutuak orain arte be euskerea eta euskal kulturea aintzakotzat euki izan dituala azpimarratu dau. 1997tik euseara klaseak eskaintzen ditu Cervantes Institutuak europako hainbat uritan (Brusela, Mosku, Munich eta abar) eta azken hiru urteetan euskal kultureagaz zerikusia daben 119 jarduera egin ditu, Caffarel and.ak azaldu dauenez. Aurten egingo diran hainbat ekintza be aurreratu ditu, berbarako, Damascon egingo dan Chillidari buruzko erakusketea edo Bordelen egingo dan euskal film laburren erakustaldia.

Caffarelek, gaztelania ez eze, Cervantes Institututak espainiar Estaduko beste hizkuntza ofizialen irakaskutzea be sustatzen dauela azpimarratu dau, Espainia herrialde eleanitza baita eta horrek aniztasuna eta aberastasuna esan nahi dauelako.

Cervantes Institutuak Espainiako kultura-aniztasuna erakusteko obligazinoa dauela adierazo dau eta aniztasun horrek diziplina artistiko guztiak aberasten dituala. Hemendik aurrera euskerea eta euskal kultureak Cervantes Institutua lako erakunde entzutetsu bat eskura izango dauela esan dau Caffarelek, eta baita munduan zehar Institutuak dituan plataforma guztiak be (ia 80 zentro 44 herrialdetan).

Bestalde, agerraldian izan dan Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak hemetik aurrera Etxepare Institutuak bere helburua gauzatzeko tresna garrantzitsu bat dauela adierazo dau, eta bestela ezinezkoa izango litzatekeen presentzia emongo deutsola euskereari eta euskal kultureari. Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo kultura-eragileakazegiten dan eta egin beharreko alkarlana be azpimarratu dau Urgellek.

Bi erakundeen arteko hitzarmenak emon ditu lehengo fruituak, izan be, oraintsu hasi dira euskeara klaseak Cervantes Institutuak New Yorken dauen egoitzan. Goenagak adierazo dauenez, eskolak astean behin izango dira eta hiru orduko iraupena izango dabe. Oraingoz lehenengo maila baino ez da eskainiko baina etorkizunean erdiko maila irakastea aurreikusita dago.

Etxepare Euskal Institutuak babes metodologikoa eskainiko deutso Cervantes Institutuari Euskara Munduan programearen bitartez, eta Boga Internet bidezko irakaskuntza programea eskaintzeko gestinoak egiten dago. Cervantes Institutuak New Yorken dauen liburutegian euskal presentzia indartzeko hainbat testuliburu eta hiztegi be bialduko ditu Etxepare Euskal Institutuak.

Halan da be, euskereak New York-en izango dauen presentzia ez da Cervantes Institutura mugatzen. Izan be, bertako Euskal Etxea hasia da euskera klaseak emoten eta New York City University (CUNY) unibersidadean euskal ikasketen katedra bat sortzeko lehen pausuak ematen dago Etxepare Euskal Institutua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu