EHUko Unibersidade-Orientazinorako Azokea egingo da zapatuan Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean

Bizkaie! 2011-01-28 11:18

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) bere Unibersidade-Orientazinorako Azokearen azken jardunaldia egingo dau zapatuan, hilak 29, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean (Sarriko), Bilbon, 9:00etatik 14:30etara. Gradu guztiei buruzko informazinoa zabalduko da ekitaldian unibersidade-aurreko ikasleen artean, euren zalantzak argitu eta ikasketak hautatzen laguntzeko asmoagaz.

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) bere Unibersidade-Orientazinorako Azokearen azken jardunaldia egingo dau zapatuan, hilak 29, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean (Sarriko), Bilbon, 9:00etatik 14:30etara. Gradu guztiei buruzko informazinoa zabalduko da ekitaldian unibersidade-aurreko ikasleen artean, euren zalantzak argitu eta ikasketak hautatzen laguntzeko asmoagaz.

Azoka honeetan, EHUko ikastegi guztietako irakasleek nahiz unibersidadeko zenbait zerbitzutako langileek informazino zehatza emoten deutsee ikasleei, bai EHUk eskainiko dituan gradu guztien gainean, bai eta unibersidadera sartzeko bideen, mobikortasun-programen, graduondokoen, tasa nahiz beken, unibersidadeko ostatu nahiz garraioaren, kirol-jardueren, unibersidade-orientazinoaren eta abarren gainean be.

Funtsean unibersidade-aurreko ikasleentzat, euren gurasoentzat eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat antolatzen badira be, azoka horreek edozeinek bisitau leikez. Bate bestearen aztean, hiru zapatutan egin dira, egun bakotxean campus batean. Gipuzkoako Campusekoa dagoeneko izan da, Ignacio Mª Barriola eraikinean, urtarrilaren 15ean, bai eta Arabako campusekoa be, urtarrilaren 22an, Farmazia Fakultadean.

Azoka bakotxean hiru campusetan eskainiko diran gradu guztiei buruzko informazinoa jasoten da, bai modu personalizatuan, bai eta ikastegiek emongo dituen informazino-saio kolektiboen bidez be.

EHUk urtero garatzen dau Unibersidadera Sartzeko Programea, unibersidade-aurreko ikasleek ahalik eta informazino gehien izan daiezan ikasketak hautatu aurretik, eta Unibersidade Orientazinorako Azokeak programa horren barruan kokatuta dagoz, haren bigarren fasean.

Lehen fasean, bigarren hezkuntzako ikastetxeetako eta goi-mailako prestakuntza-zikloetako orientatzaileakaz hainbat topaketa egin ziran, zemendian eta abenduan, Unibersidade Orientazinoko Jardunbide Egokiak izenburupean. Programeari amaierea emoteko, Ate Irekien Jardunaldiak egingo da, martian, eta horietan parte hartzeko, bigarren hezkuntzako eta lanbide-heziketako euren ikastetxeetan emon beharko dabe izena ikasleek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu