Erdi Paleolito Aroko aztarnak topau ditue Lemoan

Bizkaie! 2008-09-15 12:45

Aurkikuntzea harriz egindako lanabes handiek (esku aizkora bat, berbarako) eta gizaki-talde horreek euren bidaietan eroaten zituen tresnek osotzen dabe. Ikerketeari esker jakin ahal izango da, zeozelako zehaztasunez, zelan bizi ziran Bizkaiko lehenengo neandertalak.

'Euskonews & Media' aldizkari digitalak hamar urte bete ditu irudia barrituz eta edukiak zabalduz

Bizkaie! 2008-09-15 11:33

Eusko Ikaskuntzak argitaratzen dauen astekariak leku nabarmena dauka Interneten plazaratzen diran kultureari buruzko euskal hedabideen artean, izan be, 7.500 harpidedun baino gehiago ditu eta webak jasoten dituan bisitakaz batera, astean 30.000 bisitari inguru dituala esan daiteke.

Meryl Streep Donostia Saria jasoten ikusteko sarrerak agortu dira

Bizkaie! 2008-09-15 11:04   Barriak

Donostiako 56. Zinemaldiko saioetarako sarrerak domekan, irailak 14, jarri ziran salgai. Danetara, 37.700 sarrera saldu ziran lehenengo egunean. Woody Allen zuzendariaren eta Coen anaien pelikulak ikusteko sarrerak honezkero agortuta dagoz, baita Meryl Streep aktoreak Donostia Saria jasoko dauen ekitaldia ikusteko be.

Zazpi euskaldun Munduko Kayak Surf Kopako finalean

Bizkaie! 2008-09-15 10:49   Euskaldunak munduan

Datorren irailaren 16tik 20ra, Oleron Irlan (Frantzian) egingo dan Kayak Surfeko Munduko Kopako bigarren edizinoaren finalean izango dira zazpi euskal kirolari.

'Euskalkiak, euskararen dialektoak' liburua aurkeztu dau Koldo Zuazok

Bizkaie! 2008-09-12 15:32   Euskerea berbagai

Autoreak 'izenak erakusten dau zein dan liburuaren izana' berbakaz hasi dau prentsaurrekoa, ondo hasi be. Argitaratu barri dauen liburua orain dala hogei urte hasitako ikerketa lanaren emoitzea da, tartean gai bereko beste hainbat lan be izan diran arren.

'Elhuyar Ikaslearen Hiztegia'-ren hirugarren argitalpena dator

Bizkaie! 2008-09-12 14:58   Euskerea berbagai

Liburu-formatuan eta CD-ROM euskarrian izango da eskuragai eta 28.100 hiztegi-unidade, 39.300 adiera eta 19.000 adibide batzen ditu.

Bilboko Udal Musika Bandeak Olabeaga auzoari eskainitako obra bat aurkeztuko dau

Bizkaie! 2008-09-12 14:45   Musikea

Bilboko Udal Musika Bandea Santa Ana eta San Nikolas Barikoren omenezko jaietan izango da zapatuan, hilak 13, Olabeaga auzoko eleizan, goizeko 12:30ean. Helburu bikotxa dauka emonaldi honek, alde batetik, urtero legez jaiak alaitzea eta, bestetik, 'Olabeaga' izeneko biribilketearen moldaketa barri bat aurkeztea.

Ekainberri, Ekaingo lezearen erreplikeak ateak zabaldu ditu

Bizkaie! 2008-09-12 13:00

Europako labar-artearen santutegi garrantzitsuenetakoa da Ekain eta Ekainberri, Ekaingo kobazuloen erreplikeak ateak zabaldu ditu dagoeneko. Deban dagoan lezearen kopiari esker 14.000 urte baino gehiagoko eta orain gitxi Gizateriaren Ondare izentautako labar-pinturen % 90 bisitau ahal izango dabe Zestoara hurerratzen diran lagunek.

Euskaltegietako 2008-09 ikasturtearen aurkezpen-ekitaldia egingo da gaur Donostian

Bizkaie! 2008-09-12 10:52   Euskerea berbagai

Ekitaldia goizeko 10:30ean izango da. Ostean, 11:00etan, David Crystal hizkuntzalari ospetsuak, ingelesaren alde egindako lanakaitik Inperio Britaniarraren Domina jaso dauenak, 'Keeping languages alive' (Hizkuntzen biziraupena) berbaldia emongo dau.

'Google Street View' tresnarako irudiak hartu ditue Bilbon

Bizkaie! 2008-09-11 17:45

Tresna barri horri esker, kalean hartutako benetako irudiak ikus daitekez Internet bidez. Holan, ordenagailuan helbidea sartu ezkero, kale zehatz batean dagoan dendea edo lagunaren etxea ikusi ahal izango doguz, ikuspuntu desbardinetatik ganera.

‘Una ría con duende’ topaketa flamenkoen jaialdia egingo da Bilbon

Bizkaie! 2008-09-11 15:45   kulturbiz

Irailaren 13tik urriaren 10era bitartean egingo dan ekimen horren bitartez, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Sonikete produktoreak Bizkaiko uriburura hurreratu gura ditue flamenkoaren hegoaldeko erritmoak, askotariko eta begi-bistako kultur eraginak batu eta mueta askotako publikoak atrapetako gaitasuna dauen musika-genero honen ezagutza sustatzeko asmoz.

Korrontzik zuzeneko diskoa grabau dau

Bizkaie! 2008-09-11 12:23   Musikea

Baga-Biga diskoetxeak balorazino oso positiboa egin dau Korrontzi taldeak Getxon eskaini eban kontzertuaz. Dinoenez, 3.000 ikus-entzule batu ziran irailaren 4ko emonaldi horretan eta grabautako materialagaz 'lan bikainak urtengo dau'. Taldeak CDa eta DVDa plazaratuko ditu Getxon grabautakoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Habaneren eta Itsas Kantuen Jaialdiak Getxoko musika jaialdien zikloa amaituko dau

Bizkaie! 2008-09-11 11:41   Musikea

Hiru egunez, irailaren 11tik 13ra, jenteak hiru kontzertu entzun ahal izango ditu Getxon hainbat estilotako artista eta talderen eskutik. Jaialdiaren hogeta bigarren edizinoan, Biotz Alai getxotar abesbatza ezaguna izango da jaialdia inauguretako arduraduna

II. GetxoPhoto, 'Mutazioak' lemapean, komunikazinorako leiho edegia, irailaren 11tik urriaren 12ra

Bizkaie! 2008-09-11 11:08   Kulturea

Kaleak museo, erakustoki bihurtzen dituan GetxoPhoto, argazki Jaialdi gazte baina indartsuak urien ohiko erabilpenari (erosketak egitea, paseatzea…) zeozer erantsi gura deutso, uria komunikazinorako euskarri bihurtuz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Udagoienean bertsoz jantziko da Bilbo

Bizkaie! 2008-09-10 18:26   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak, Bilboko Udaleko Euskera Sailaren laguntzinoagaz hainbat saio berezi antolatu ditu udagoien-negu parterako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Euskera sailak eta uriko euskaltegiek euskera ikastaroetan izena emotera animau ditue herritarrak

Bizkaie! 2008-09-10 18:03   Euskerea berbagai

Euskera sailaren datuen arabera, aurreko ikasturtean, 9.500 ikasle inguruk emon eben izena euskera ikastaroetan.

Zenbait euskal gazte mobimentuk V. Europar Gizarte Foroan parte hartuko dabe

Bizkaie! 2008-09-10 17:48   Euskaldunak munduan

Euskal Herriko zenbait gazte mobimentuk Malmön herrian (Suedia) ospatuko dan V. Europar Gizarte Foroan parte hartuko dabe irailaren 17tik eta 21era bitartean, gazte internazionalisten Kamaradak sareak jakinarazo dauenez.

AEK euskaltegietako matrikulazino kanpainea abian da

Bizkaie! 2008-09-10 15:26   Euskerea berbagai

Aurtengo kanpainearen leloa 'mihia jan dizu katuak?' da. AEKk milaka kartel ipiniko ditu Euskal Herri osoan zehar bi irudigaz: batean katu bat agertuko da 'mihia jan dizu katuak?' leloagaz, bestean, barriz, txakur bat agertuko da 'la ciencia de enseñar la lengua amistosamente' mezuagaz.

Musikale jaialdiak emongo deutso udeari amaierea

Bizkaie! 2008-09-10 15:19   Musikea

Herrialde desbardinetako hamabi taldek parte hartuko dabe aurten irailaren 19tik 21era bitartean Basaurin, Erandion, Leioan eta Sestaon ospatuko dan Musikale jaialdian.

Bordeleko Euskal Etxeak euskerazko webgunea estreinau dau

Bizkaie! 2008-09-09 13:50

Bordeleko Euskal Etxearen webgunea dagoeneko euskeraz dago, frantsesez gain. Alkarteak azken Batzorde Nagusian webgunearen euskeratzearen garrantzia autortu eban eta honezkero Sarean jarri dabe bersino barria.