Pariseko Expolangues azokan izango da Azkue Fundazinoa

Bizkaie! 2011-02-02 17:48   Kulturea

Zezeilaren 2tik 5era izango da Parisen 29. Expolangues azokea arabiar hizkuntzea ohorezko konbidatua dalarik. Azoka hau hizkuntzak ikasi eta irakasteko eta kultura zein hezkuntzeagaz lotutako zenbait erakunde, zerbitzu eta produktu aurkezteko plataformea da.

Zezeilaren 2tik 5era izango da Parisen 29. Expolangues azokea arabiar hizkuntzea ohorezko konbidatua dalarik. Azoka hau hizkuntzak ikasi eta irakasteko eta kultura zein hezkuntzeagaz lotutako zenbait erakunde, zerbitzu eta produktu aurkezteko plataformea da. 30 herrialdetako 200 erakusketari baino gehiago izaten da bertan, 80 hizkuntza batzen dira eta aurrikuspenen arabera, 22.000 bisitari inguru izan daitekez aurten.

Kontuak kontu, Etxepare Institutuagaz alkarlanean, Euskara: La langue basque izeneko standaren bitartez hartuko dau parte Azkue Fundazinoak aurten. Gazteak hizkuntzara erakarteko eta erabilera sustatzeko Fundazinoak darabilzan tresnak eta eskaintzen dituan proposamenak erakutsiko dira. Horreaza gan, Azkue Fundazinoak Euskal Kultur Erakundeagaz (EKE) batera jorratuko dituan egitasmoak bideratzeko sortu barri dauen Elkarlanerako Komunitatea aurkeztuko dau. Holan, Bilboko San Inazio auzoan dagoan Euskerearen Interpretazino Zentroaren edukiak eskuragarri egongo dira bai frantsesez bai euskeraz sortutako komunidade horretan. Bertan, wikiak erabilteko aukerea izateaz gan, blogak, foroak eta agirien liburutegiak sortu ahal izango ditue.

Ganera, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedragaz alkarlanean landutako beste egitasmo bat ezagutarazoko dau Azkue Fundazinoak, honen helburua, Euskal Herrian edota munduan zehar bizirik baina mehatxatuta dagozan hizkuntzak ezagutarazotea izango dalarik.

Parisen batuko diran erakusketarien artean, mundu osoko hizkuntza-eskolak, hizkuntzetan espezializautako bidaia-agentziak, enbaxadak, kultura-institutuak, turismo-bulegoak, ordenagailuz lagundutako ikasteko eta itzultzeko softwarearen fabrikatzaileak, argitaletxeak eta bestelakoak izango dira.

Parisen Josune Ariztondo, Kulturako foru diputadua eta Azkue Fundazinoaren patronatuaren burua, izango da erakunde honen ordezkaritzearen buru. Beragaz batera, Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskerea Sustatzeko zuzendari nagusia, eta Azkue Fundazinoko zuzendari kudeatzaile Rodrigo Gartzia izango dira eta, prentsa ohar baten bidez aurreratu daben legez, azokeak iraun bitartean, zentro eta kultura-erakundetako arduradunakaz alkartzea dabe helburu, besteak beste, Jean Philippe Larramendy, France-Euskadi Institutuaren lehendakariagaz eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria dan Pantxoa Etchegoien jn.agaz batuko dira. Bilera horreezaz gan, Pariseko Euskal Etxea be bisitetako asmoa dauka ordezkaritzeak.

Azkue Fundazinoa 2009ko zemendian aurkeztu eutson Jose Luis Bilbao Bizkaiko Diputadu Nagusiak gizarteari, eta ekimen hori Bizkaiko eta Euskadiko bost instituzino eta erakunderen proposamentzat aurkeztu eban: Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibersidadea, Deustuko Unibersidadea, Euskaltzaindia eta Bilboko Udala. Euskerearen erabilerea Sarean eta, batez be, Bizkaiko Lurralde Historikoko gazteen artean sustatzeko estrategia-helburuagaz sortu zan Azkue Fundazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu