Bizkaiko 43 udalerrik parte hartu dabe 2011-2012ko aurrematrikulazino kanpainan
2011-01-31 14:25 Euskerea berbagaiUmeak eskolan lehen aldiz matrikuletan dituen gurasoei D ereduari buruzko informazinoa emotea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea dira kanpainearen helburu nagusiak.
Bizkaiko 43 udalerrik parte hartu dabe 2011-2012 ikasturteko aurrematrikulazino kanpainan, umeak lehen aldiz matrikuletan dituen gurasoen artean D ereduari buruzko informazinoa banatuz. Alkarbide Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak koordinauta, umeen gurasoakana heldu nahi da kanpaina honen bidez.
Igaz, D bitamina, aberastu bere heziketa! egitasmoa Bizkaiko hainbat udalerritan garatu zan, eta orduko erantzun ona neurtu ostean, aurten be kanpaina bera egitea erabagi da, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazo dabenez.
Egitasmoa Bizkaiko 22 udalerri eta hiru mankomunidaderen ekimen bateratua da eta informazino-kanpainea urte hasieran zabaldu da, 2-3 urteko umeen eskolatze-aldia baino apur bat lehenago, gurasoek bialdutako informazinoaren inguruan hausnarketea egiteko astia izan daien. Alkarbidek koordinau dauen ekimen honetan danetara 7.400 liburuxka inguru banatu dira kanpainan parte hartu daben udalerrietan.
Umeak eskolan lehen aldiz matrikuletan dituen gurasoei D ereduari buruzko informazinoa emotea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea dira kanpainearen helburu nagusiak.
Parte-hartzaileak Bizkaiko 22 udal eta hiru mankomunidade dira: Abanto-Zierbena, Arrieta, Arrigorriaga, Balmaseda, Berango, Berriz, Bilbo, Erandio, Etxebarri, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gordexola, Laukiz, Leioa, Maruri-Jatabe, Mungia, Muskiz, Ortuella, Urduña, Zaldibar eta Zierbena udalerriak, eta Enkarterriko, Txorierriko eta Uribe Kostako mankomunidadeak.
Kanpainearen osogarri nagusiak hiru dira: batetik, udaleko ordezkariren batek (alkateak edo euskera zinegotziak) sinatutako gutuna, euskerazko ereduetan ikasteak dakarzan abantailen barri emoten dauena; bestetik, gutuna bialtzeko gutunazala, eta gutunazalaren barruko aldean agertzen dira D eredua aukeratzeko arrazoiak; azkenik, eskolan hasiko diran neska-mutilentzako oparia (kanpainearen goiburua idatzita dauen neurgailua). Gitxi gorabehera, kanpainearen sustatzaile diran udalerrietan bizi eta 2-3 urteko umeak dituen 7.400 familia izan dira kanpainearen hartzaileak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!