Bidebarrieta Kulturguneak Darwinen Eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2011-02-07 14:41   jardunaldiak

Bidebarrietako Liburutegiak hiru berbaldi eta mahainguru bat jasoko ditu datorren eguaztenean, zezeilaren 9an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, udal liburutegiko ekitaldi aretoan, orain dala 202 urte Charles Darwin jaio zan egunagaz bat etorriz mundu osoan ospatzen dan Darwinen Egunaren ospakizunaren barruan.

Bidebarrietako Liburutegiak hiru berbaldi eta mahainguru bat jasoko ditu datorren eguaztenean, zezeilaren 9an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, udal liburutegiko ekitaldi aretoan, orain dala 202 urte Charles Darwin jaio zan egunagaz bat etorriz mundu osoan ospatzen dan Darwinen Egunaren ospakizunaren barruan.

Hitzaldiak, izen handiko hiru ikerlari eta idazlek eskainiko ditue: Eduardo Angulo, doktorea eta EHU/UPV-ko Biologia irakaslea, Circulo Escéptico-ko kidea eta El animal que cocina liburuaren egilea; Xavier Barcons, Kantabriako Fisika Institutuko Ikerketa irakaslea eta Behatoki Europar Australeko Kontseiluko presidenteordea eta Manuel Toharia, Valentziako Arteen eta Zientzien Hiriko zuzendari zientifikoa.

Argi dago zientzia ezagutarazoteko jardunaldiak eboluzinoaren gaiaren ingurukoa izan behar dauela, baina zenbait ikuspegitatik landuko da: klimaren eta gizarteek historian zehar izan daben elikadura eta unibersoaren bilakaerea, bere zulo baltzakaz. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak sustatu dauen ekimena Bidebarrieta Kulturguneak eta EHUk antolatu dabe eta, horrezaz gan, Center for Inquiry-ren, Círculo Escéptico-ren, bioGUNE CIC-aren, Behatoki Europar Austral Kontseilu-aren, CSIC-EHU-UPV Biofisika Unitatearen eta El Correo egunkariaren laguntzinoa dauka.


Egitaraua

Hitzaldiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, Eduardo Anguloren (Bilbo, 1952) 'De la carroña al delicatessen: la humanidad se humaniza' hitzaldiarekin. Círculo Escéptico-ko kidea, doktorea eta Biologia irakaslea da, eta bere ikerketa eremua zelulen eta ehunen azterketa mikroskopikoa eta ingurumen aldaketakaz daben loturea da. Ikerketeari buruzko ehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, eta Julio Verne y la cocina: la vuelta al mundo en 80 recetas, Monstruos edo El animal que cocina liburuak argitaratu ditu. Azken hori, antropologia, irudimena eta umorea nahasten dituan tratatua da, gure arbasoen antxinako errezetak erakusteko, zuhaitzetatik bajatu ziranetik historia hasi zan arte, gastronomia sortu zan garaietan.

Arratsaldeko 18:45etan Xavier Barconsen (Hospitalet de Llobregat, 1959), Kantabriako Fisika Institutuko Ikerketa irakaslearen, txandea izango da, Universo violento. Agujeros negros: una especie en evolución izeneko hitzaldiagaz. Aditu nagusietakoa da unibersoa X izpien bitartez aztertzen, eta 70 artikulu baino gehiago argitaratu ditu lehen mailako aldizkarietan. Kosmosa hobeto ezagutzeko aukerea emon daben espazioko zenbait misinotako batzorde zientifikoetan hartu dau parte.

Jardunaldia zarratzearen ardurea Manuel Tohariarena (Madril, 1944) izango da, arratsaldeko 19:40etatik aurrera, Clima y Evolución hitzaldiagaz. Zientzia Fisikoetan dago lizentziatuta, Kosmosaren Fisikearen espezialidadean. Manuel Tohariak bere karreraren zati handia dibulgazinora zuzendu dau, kazetari zientifiko moduan ibili hainbat eta hainbat argitalpenetan eta irrati eta telebista saiotan, eta nazino mailako zientzia dibulgatzaile garrantzitsuenetakoa da. Bere ibilbidean 30 liburu baino gehiago argitaratu ditu, eta hainbat sari jaso ditu. Horreen artean azpimarragarria da Zientzia Ikerketen Goi Kontseiluak (CSIC) emondako Kazetaritza Zientifikoaren Saria.

Jardunaldietarako sarrerea dobanekoa izango da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko leku guztiak bete arte. Bilboko Udalak Charles Darwinen jaiotzea ospatzen dauen bosgarren urtea da, eta aurreko ekitaldietan ikus-entzuleek harrera bikaina emon deutsie.

Darwinen eguna Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta EHU/UPV-aren arteko alkarlanerako programea da. Zientziara eta kulturara bideratzen dan eta bere helburuen artean ezagutza zabaltzea eta gai zientifikoak ikus-entzule guztiei modu atseginean eta errazean hurrreratzea dauen Bidebarrieta Kulturgunean egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu