Berbertan: alkarrizketatzaile zorrotzak eta zeresan handiko alkarrizketatuak bertatik bertara berbetan
2011-02-03 17:53 jardunaldiakBerbertan Durangoko Plateruena Kafe Antzokiaren proposamen barria da, azken aspaldian euskerazko herri-kulturgintzea sustatzeko martxan dogun ildoan kokatua. Urtero negu partean egiteko bokazinoz sortu da alkarrizketa zikloa.
Berbertan Durangoko Plateruena Kafe Antzokiaren proposamen barria da, azken aspaldian euskerazko herri-kulturgintzea sustatzeko martxan dogun ildoan kokatua. Urtero negu partean egiteko bokazinoz sortu da alkarrizketa zikloa.
Gizarte-gaiak dira Berbertan-en jorratu, sakondu eta jentarteratu gura doguzanak, eta lehenengo ekitaldi honen ardatza euskerazko kulturgintzea izango da. Horretarako ibilbide luze eta mamitsuko hiru alkarrizketatu eta esperientzia handiko hiru alkarrizketatzaile zorrotz izango dira geugaz:
- Zezeilaren 10ean, 20:00etan, Benito Lertxundi alkarrizketatuko dau Pako Aristik.
- Zezeilaren 17an, 20:00etan, Jon Sarasua alkarrizketatuko dau Amets Arzallusek.
- Martiaren 3an, 20:00etan, Edurne Brouard alkarrizketatuko dau Maialen Iriartek.
Euskerazko kulturgintzearen hainbat alderdi jorratzeko moduko hirukotea, beraz, 2011ko Berbertan honetan Plateruenan izango doguna: sorkuntzea, zabalkundea, pentsamendua, herri-mobimentua… zein bere alorretan azkeneko hamarkadatan buru-belarri jardun daben hiru lagunen ahotan. Bakotxak bere aldetik, gainera, izango dabe berbagai bereiztu eta interesgarririk Lertxundik, Sarasuak eta Brouardek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!