Kepa Junkera izango da Bilboko Txistularien Ohiko Alardeko konbidau berezia

Bizkaie! 2008-08-20 14:09   Musikea

Alardea domekan, abuztuak 24, Aste Nagusiko azken egunean ospatuko da Plaza Barrian, 13:30ean. Bilboko Txistularien Bandeaz gan, hainbat konbidau izango dira 'euskal musika eta jantzarik onena' eskaintzeko.

Robert de Niro margolariaren lanak ikusgai Bilbon

Bizkaie! 2008-08-20 14:07   Kulturea

Aktore ezagunaren izen bereko aita margolariaren lehen erakusketea izango da Euskal Herrian, eta aurkezpenean semeak parte hartu dau. BBKren Bilboko Erakusketa Aretoan egongo dira ikusgai pintore estadubatuarraren 35 artelan eta gaur zabalduko da jentearentzat eta irailaren 27ra arte izango da ikusteko aukerea.

Euskal Herriko Meatzaritzearen Museoak 6351 bisitari jaso zituan 2008ko lehenengo seihilekoan

Bizkaie! 2008-08-20 10:58

Gallartan kokatuta dagoan museoak igazko aldi berean baino % 39,5 bisitari gehiago jaso ditu. Igaz, urte amaieran, 5.552 bisitari izan ziran guztira.

Zientzia eta teknologiako goi-mailako ikasketetan gradudunen EBko tasarik altuena EAEn dago

Bizkaie! 2008-08-19 15:35

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) zientzia eta teknologiako goi-mailako ikasketetan gradudunen tasea, 20 eta 29 urte bitarteko biztanleen artean, 26,6koa da 1.000 biztanleko. Kopuru hori EBko 27 herrialdeen batez besteko kopuruaren bikoitxa da (12,9 1.000 biztanleko).

Lagartija Nick talde andaluziarrak zabalduko dau Gasteizko Azkena Rock jaialdia

Bizkaie! 2008-08-19 11:36   Musikea

Azkena Rock Jaialdia irailaren 4an, eguena, hasiko da arratsaldeko seiretan, Gasteizko Mendizabala eremuko ateen zabaltze ekitaldiagaz. Lagartija Nick taldearen akordeak izango dira entzungo diran lehenengoak, arratsaldeko 18:25ean.

Bilboko Udaleko Euskera Sailak hitzarmenak sinatu ditu uriko bost alkartegaz

Bizkaie! 2008-08-18 14:34   Euskerea berbagai

Panpotx Kultur Elkartea, Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Bizkaiko Ikasleen Guraso Elkartea, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea eta Suspergintza dira akordioaren sinatzaileak eta hezkuntza, aisia, merkataritzea eta teknologia barrien arloetakoak dira.

Danetara, 222 ikaslek parte hartu dabe Udako Eskola ekimenean

Bizkaie! 2008-08-14 15:05

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako programearen helburua eskolan arazoak dituen ikasleei arlo horretan laguntzea da. Barrutien arabera, programan parte hartu daben 22 umeetatik gehienak 5. Barrutikoak (Ibaiondo) izan dira.

Bilboko Aste Nagusian genero indarkeriari aurre egiteko plana aurkeztu dabe

Bizkaie! 2008-08-14 12:04

'Genero erasoen kontadorea zeroan jarteko' helburuagaz, Konpartsek 8.000 txartel jarriko ditue eskura Arenalean. Udalak inprimiduta, genero erasoei aurre egiteko larrialdietarako telefonoak agiri dira bertan eta egoera horreetan jarraitu beharreko protokoloa jasoten dabe, hau da, Bilboko Konpartsek sortutako protokoloa.

Azken urteotan legez, Bilboko Aste Nagusiko programea doban jaso daiteke eskuko telefonoan

Bizkaie! 2008-08-13 15:29

Bilboko Aste Nagusiko ekitaldi, ordutegi eta jaietako programearen ganeko azken barriak eskuko telefonoan doban jasoteko aukerea egongo da, hainbat puntu finkotan eta jaietako eremuan bertan Bluetooth teknologia bidezko Beamzone igorleei esker (sistemea soinean daroen personak).

Lauroba laukote donostiarrak lehenengo diskoa kaleratuko dau irailean

Bizkaie! 2008-08-13 10:57   Musikea

Gor Diskak-ek urtero ataraten dauen 'Aurtengo gorakada' hamargarren bilduman 'Ez nintzen irten behar' abestia kaleratu ostean kaleratuko dau Lauroba taldeak bere lehenengo lana.

Berri Txarrak nafarrek Gernikan emongo deutse amaierea 'Jaio. Musika. Hil' bira luzeari

Bizkaie! 2008-08-12 14:43   Musikea

Euskal talde batek sekula egin dauen birarik handiena izan da talde nafarrarena, ia 200 kontzertugaz, Suitza, Espainia, Alemania, Austria, Japonia eta Frantzia lako 15 herrialde ingurutan. Azken kontzertua abuztuaren 16an izango da, 22:00etan.

Jaurlaritzeak 1,7 miloe euro banatuko ditu euskera planak garatzeko

Bizkaie! 2008-08-12 14:35   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzak EAEko udaletako euskera arloetan banatuko dituan diru-laguntzinoak Gaintzako Udalak jasoko dituan 928 eurotik Irungo Udalak jasoko dituan 89.370 eurora doaz.

Naturearen ganeko munduko argazki onenen erakusketea dago ikusgai Gernika-Lumon

Bizkaie! 2008-08-12 12:42

'Shell Wildlife Photographer of the Year 2007' lehiaketako irudi irabazleen aukeraketa batek osotzen dau erakusketea eta Euskal Herria Museoan izango da irailaren 27ra bitartean.

Aitor Elizegi eta Isabel Isazelaia, 2008ko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinlari

Bizkaie! 2008-08-11 15:28

Bilboko Jai Batzordeak Aitor Elizegi sukaldaria eta Isabel Isazelaia konpartsaria izentau ditu modu ofizialean, hurranez hurran, 2008ko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinlari. Aurkezpena Bilboko Udaletxean egin dabe gaur.

Stray Cats rockabilly taldeak Barakaldoko Rockstar Live aretoan hasiko dau bere agurraren birea

Bizkaie! 2008-08-11 15:17   Musikea

Talde estatubatuar mitikoak zapatu honetan hasiko dau bere agurraren birea izango dana. Europako uri nagusienetatik pasau ostean (Helsinki, Stockholm, Amsterdam eta Londres, berbarako), birea Dublinen amaituko da irailaren 16an.

Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak Lekeition eskainiko dau kontzertua abuztuaren 10ean

Bizkaie! 2008-08-11 12:21   Musikea

Taldeak azken diskoetako 'onena' interpretauko dau 'Iparraldetik Hegoaldera eta Ekialdetik Mendebaldera' izenburuko saioan. RTVE Música zigiluagaz kaleratu dituan bere bi diskoetako abestiak interpretauko ditu talde bilbotarrak.

Landa-ingurunean emakumeek daben garrantzia aintzat hartzeko argazki-lehiaketea antolatu dabe

Bizkaie! 2008-08-11 12:17

Bizkaiko Foru Aldundiak, Urkiolako eta Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkartek antolatutako lehiaketeak Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetako landa-ingurunean emakumeen bizimodu tradizionalak eta barriak islatu gura ditu.

Gernikako Gaudeamus koralak urrezko domina bi lortu ditu V. Koru Olinpiadetan

Bizkaie! 2008-08-08 15:44   Musikea Grazeko (Austria) V. Koru Olinpiadetan urrezko domina bi eta zilarrezko bat lortu dituen umeak harrerea jaso dabe Gernika-Lumoko udaletxean.

Orain, koru gernikarreko umeek ondo merezidutako oporrak hartuko ditue eta irailean barriro hasiko dira datorren denporaldiko programea preparetan.

Jonathan Demme izango da Donostiako Zinemaldiko epaimahai ofizialeko presidentea

Bizkaie! 2008-08-08 11:40   Barriak

'The Silence of the Lambs' (1991) filmagaz zuzendari onenaren Oscar saria irabazi eban eta, besteak beste, 'Something Wild' (1986), 'Philadelphia' (1993), 'The Manchurian Candidate' (2004) eta 'Neil Young: Heart of Gold' (2006) lanak egin ditu.

Bunburyk Donostian joko dau zemendiaren 7an

Bizkaie! 2008-08-08 11:10   Musikea

Datorren urriaren 7an kaleratuko dauen 'Hellville de Luxe' izenburuko disko barria aurkezteko birearen barruan dago Donostiako kontzertua. Birea bere jaioterrian hasiko dau irailaren 6an.