Bilboko Alondigeak bere 50.000 zenbakidun hó txartela egin dau

Bizkaie! 2011-02-24 14:42

Bilboko Alondigeak ateak zabaldu zituanetik 8 hilebete eta erdi inguru pasau diranean, 2.550.000 lagunek bisitau dabe zentroa, hau da, 300.000 persona hilero, bataz beste. Era berean, 220.000 lagunek baino gehiagok bisitau dabe Mediatekea, funtzionamenduan egon dan 114 egunetan.

Bilboko Alondigeak, gaur, zezeilaren 24an, bere 50.000 zenbakidun hó txartela egin dau. Txartelaren titularra Juan Ramírez da, Bilboko Tomas Zubiria kaleko auzokidea eta Arcelor Mittal enpresa siderurgikoko langilea. Alondigako instalazinoak sarritan erabilten ez baditu be, hó txartela ataratera bultzatu daben arrazoiak, besteak beste, honakoak izan dira: txartela izapidetzeko erabilitako denpora laburra eta doban atara daitekeela, informazino zehatza jasoteko abantailak, deskontuak erakusketa, jarduera eta Shópa dendan, etab.

Alondigeak proposatzen dauen jarduera-eskaintza osotik, 50.000 bazkide barriek erakusketak eta Mediatekea ditue gogokoen.

Bilboko Alondigeak ateak zabaldu zituanetik 8 hilebete eta erdi inguru pasau diranean, 2.550.000 lagunek bisitau dabe zentroa, hau da, 300.000 persona hilero, bataz beste. Era berean, 220.000 lagunek baino gehiagok bisitau dabe Mediatekea, funtzionamenduan egon dan 114 egunetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu