UEUk Udabarriko eskaintzea aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-02-25 11:07   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) Eibarreko Ikastetxe Nagusiko udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Prentsaurrekoan Karmele Artetxek, UEUko Zuzendariak eta Mari Karmen Menikak, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak parte hartu eben.

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) Eibarreko Ikastetxe Nagusiko udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Prentsaurrekoan Karmele Artetxek, UEUko Zuzendariak eta Mari Karmen Menikak, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak parte hartu eben.

Ikastaroon helburua etenbako prestakuntzea herritar guztiei zabaltzea da. Gaurkotasuna, kalidadea, gizartearen preminak eta euskerazko formazinoa ardatz, urtez urte eskaintza akademikoa ugaritu dau UEUk, bai kopuruan eta bai jorratutako gai eta alorrei jagokonez be.

Karmele Artetxek prentsaurrekoan azpimarratu eban gaur egun eten barik ikasteak daukan garrantzia, eta behar hori asetzeko UEUk egin dauan apostua: bizi dogun krisi garai honetan, ezinbestekoa bihurtu da gure ezagutzak eten barik barrizten joatea. Helburu horri jarraituz, UEUk orain dala bost ikasturte UEUren Markeskoa Ikastaroak (udabarrian eta udagoienean) abiatu zituan, kalidadezko goi-mailako euskerazko formazinoa eskaintzeko asmoz. Erantzuna oso ona izan dala nabarmendu eban Artetxek; izan be, ordutik hona parte-hartzea gorantz joan da eta.

Ikastaroetan parte hartzen dabenen datuei begiratu ezkero, eskoletara hurreratzen dan personearen profila hau da: emakumezkoa, 30 urtetik gorakoa, unibersidadeko ikasketak egin dituana eta beharrean dagoana.


Hona hemen UEUren udabarriko ikastaroen zerrendea:

- Moodle 2.0.ren oinarrizko erabilerea.
- Interneten baliabideak erabilten ikasi.
- Argazkigintza dokumentala.
- Coaching personala.
- Estres psikofisikoa zelan gainditu.
- Haurtzaroa, oinarri sendoekin.
- Portaera arazoak kudeatzeko teknikak.
- Basoaren sekretuak ikertuz.

Matrikuletako epea dagoeneko zabalik dago.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu