UPV/EHUk estatutu barriak indarrean ipini ditu

Bizkaie! 2011-02-25 14:46

Atzo, hilaren 24an, argitaratu ziran Euskal Herriko Unibersidadearen Estatutu barriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta gaur bertan ipiniko dira indarrean. Eusko Jaurlaritzeak zezeilaren 15ean onetsi zituan estatutuok dekretuz.

Atzo, hilaren 24an, argitaratu ziran Euskal Herriko Unibersidadearen Estatutu barriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta gaur bertan ipiniko dira indarrean. Eusko Jaurlaritzeak zezeilaren 15ean onetsi zituan estatutuok dekretuz. UPV/EHUko Klaustroak unibersidadeko estatutu barriak irailaren 23an onartu zituan.

Estatutu barriek jasoten dituen barrikuntzen artean, honakook aitatu daitekez: Unibersidadeko Klaustroaren eta Gobernu Kontseiluaren osoketa barria. Klaustroan, unibersidadeko kideen ordezkaritzea organo gorenean, klaustrokideen kopurua 303tik 243ra txikituko da; kide horreetako hiruk, erretoreak, idazkariak eta gerenteak, karguagatiko kide izaten jarraituko dabe.

Gobernu Kontseilua, unibersidadeko politika orokorraren jarraibideak eta jarraibideok apliketako prozedurak ezarri eta garatzen dituana, handitu egingo da; lehen ordezkatu barik egozan talde eta egiturak sartu ahal izateko. Danetara, 47 kide izango ditu.

Aurreko araudiaren arabera, erretorearen aukeraketan, hautagai bakarra egonda, hautagai bakar hori erretore urtengo zan emondako baliozko botoetatik kontrako baino aldeko boto gehiago batu ezkero. Estatutu onartu barrietan, ostera, ezin izango jako kontrako botoa emon hautagaiari, boto zuriak edo aldekoak bakarrik izango dira posible. Hori bai, erretore urtengo da, baliozko botoetatik aldekoak heren bat baino gehiago badira. Kide bakarreko organo guztien hautaketea erispide horren arabera arautuko da.

Estatutuen beste barrikuntza batzuk honeek dira: unibersidadeko kide guztiei jagokezan eskubide eta betebeharrak jasotea; ikasleen ordezkaritza organoei garrantzi handiagoa autortu eta ikasleen araudi bat; irakasle eta ikertzaile figura barriak arautzea; Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuak Administrazino eta Zerbitzuetako langileakan daukan eragina jasotea. Horrezaz gan, Aldezlearen, hau da, UPV/EHUko arartekoaren arautzea aldatu dabe hautaketea errazteko, behar dauen adostasun zabala albo batera itxi barik; UPV/EHUren nazinoarteko hedakuntzeari arreta berezia eskaintzen jako; etorkizunean sortu daitekezan doktorego eskolak aurreikusten ditue eta persona bakarreko organoak irakasle eta ikertzaile iraunkorren esku egon daitekezala eta ez, orain arte legez, katedradun edo unibersidadeko titularren esku ezartzen dabe.

Estatutuak oso-osorik irakurri gura izan ezkero sakatu hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu