Fermin Muguruzaren dokumentalak laster Al Jazeera katean

Bizkaie! 2011-02-28 13:26   Barriak

Next music station (Hurrengo geltoki musikala) izeneko dokumental multzoa Muguruzak eta bere taldeak igaz bederatzi herrialdetan egindako bidaiaren emoitzea da. Danetara, hamaika dokumental egin ditue

Datorren astetik aurrera Al Jazeera Documentary Channel katea Fermin Muguruza musikariak herrialde arabiarretan hango musikeari buruz egindako dokumentalak emitiduten hasiko da.

Next music station (Hurrengo geltoki musikala) izeneko dokumental multzoa Muguruzak eta bere taldeak iaz bederatzi herrialdetan egindako bidaiaren emoitzea da. Danetara, hamaika dokumental egin ditue, larogei musikariren bizipenak batuz. Hona hemen ikusgai egongo diren lanen zerrendea: Egipto I: Kairo; Egipto II: Nilo ibaia; Maroko I; Maroko II: Casablanca; Libano I, Libano II: Beirut; Tunisia; Siria; Kuwait; Bahrein; Yemen; eta, Sudan.

Al Jazeera Documentary Channel kateak lehenengo arabieraz emitiduko ditu dokumentalok, martiaren 10etik aurrera. Apirilean, barriz, ingelesez eskainiko ditu Al Jazeera English katean.

Fermin Muguruzak oraintsu azaldu dauen legez, dokumentalek herrialde arabiar horreek bertako musika eta musikarien bidez ezagutzeko aukerea eskaintzeaz gan, asteotan inguru haretan gertatzen dabizen gatazkak hobeto ulertzeko be balio dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu