Kepa Junkera eta Ken Zazpi Musika sarietako hautagai

Bizkaie! 2011-02-25 12:00   Musikea

Lehiatuko diran artisten artean Euskal Herriko hainbat musikari dagoz; besteak beste, Kepa Junkera (musika tradizionaleko diskorik onena) eta Ken Zazpi-ren Itsasoa gara (euskerazko kantarik onena).

Musikako Arte eta Zientzien Espainiako Akademiak Musika sariak jasoteko hautagaien barri emon dau. Lehiatuko diran artisten artean Euskal Herriko hainbat musikari dagoz; besteak beste, Kepa Junkera (musika tradizionaleko diskorik onena) eta Ken Zazpi-ren Itsasoa gara (euskerazko kantarik onena).

Euskerazko abestirik onena kategorian beste hautagai bi dagoz: Bide Ertzean-en Don Inorrez eta Olatz Zugastiren Gau hotzenean. Ganerako hautagaiak dira Mikel Erentxun & Las Malas Influencias (pop diskorik onena), Anjel Illarramendi (musika klasikoko egilerik onena) eta Alberto Iglesias (ekoizle artistikorik onena eta zinema soinu bandako diskorik onena).

Musika sariak Madrilen banatuko ditue, maiatzaren 18an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu