Arte Eder Fakultadeko ikasleek antxinako bagoneten erreplikak margotu ditue 'Mineral Art' proiektuaren barruan

Bizkaie! 2011-02-24 12:05   Kulturea

Mineral Art proiektua Abanto Zierbenako Udalak eta Enkarturrek antolatu dabe, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadearen laguntzaz. Helburua, Meatzaldeko kultura-ondarea sustatzea da, bide sortzailea eta artistikoa erabilita.

Gaur, hilak 24, eguerdiko 12:00etan, Abanto Zierbenako udaletxearen aurrealdean (Meatzari Etorbidea 2, Abanto Zierbena), antxina meatzetan erabilten ziran bagoneten 25 erreplikaz osotutako Mineral Art kale erakusketea inaugurauko da. Bagoneta horreek UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleek, meatzaldeko artistek eta inguru haretako ikastetxeetako ikasleek margotu ditue.

Mineral Art proiektua Abanto Zierbenako Udalak eta Enkarturrek antolatu dabe, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadearen laguntzaz. Helburua, Meatzaldeko kultura-ondarea sustatzea da, bide sortzailea eta artistikoa erabilita. Mineral Art-ek neurri handiko egitasmo dinamizatzailea izan nahi dau Enkarterri eskualdeko Meatzalderako, horren bitartez kultura, turismo eta ekonomia maila sustatu ahal izateko.

Proiektu hau gauzatu ahal izateko, bagoneten 25 kopia egin dira poliesterrez eta bagonetak Abanto Zierbenako kaleetan ikusgai izango dira urriaren 16ra arte eta udalerriko hiru gune nagusietako kaleetan zehar egongo dira banatuta: Gallarta, San Fuentes eta Las Carreras.

Erakusketa hau aurretik egindako antzeko beste bi ekimenen jarraipena da, hau da, 2007an Balmasedan egindako astotxoen eta 2009an Gueñesen egindako oilarren erakusketen jarraipena.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu