Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea sortzeko dekretua onartu dau Eusko Jaurlaritzeak
2008-12-31 09:59Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordea Euskadiko Liburutegi Legeak sortu eban Jaurlaritzaren Kultura Sailari atxikitako aholkularitza erakunde moduan eta bere zeregin nagusia Euskadiko Liburutegi Legeak aurreikusten dituan alorretan aholku emotea izango da.
Eusko Jaurlaritzeak ofizialtasuna emon deutso Shanghaiko Euskal Etxeari
2008-12-31 09:28 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak Shanghai uri txinatarrean dagoan 'Shangaiko Euskal Etxea' zentroari ofizialtasuna aintzatestea erabagi dau bart, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko euskal gizatalde eta etxeakazko hartu-emonetarako 8/1994 Legearen arabera.
Bizkaiko sei eleberri eta Nafarroako bost dagoz Nadal Sarirako 274 hautagaien artean
2008-12-30 14:52 sariak-autortzakMunduko toki ugaritik helduriko 274 eleberri dagoz Nadal Sarien LXV. edizinoko hautagaien artean. Horreetatik sei lan Bizkaiko egileenak dira, eta beste bost Nafarroatik aurkeztu dira. Saria emoteko afaria urtarrilaren 6an egingo da, Bartzelonako Avenida Palace hotelean.
Kubako Iraultzearen 50. urteurrena eta Euskadi-Kuba alkartearen 20.a ospatuko dabe Bilbon
2008-12-30 11:47Euskadi-Kuba Kubagazko adiskidetasunerako euskal alkarteak herritarrak konbidau ditu datorren urtarrilaren 3an Bilboko Arenalean egingo dan jaialdira, Kubako Iraultzearen 50. urteurrena eta alkartearen beraren 20.a ospatzeko.
Ibaizabal Telebista, Bilboko euskaldunon tresna
2008-12-30 11:37Honezkero zortzi hilebeteko bidea egin dogu Bilbora eta mundu osora zabalik, baina asko eta asko dago egiteke. Beraz, ideiaren bat badaukazu edota era batean edo bestean parte hartu gura badozu, jo gugana': ibaizaba@ibaizabaltb.com
Pakea Bizkaia Cascaisera (Portugal) helduko da barikuan
2008-12-29 17:08 Euskaldunak munduanUnai Basurkok (Pakea Bizkaia) etxerako bidean jarraitzen dau, Kanariar Irlen parean, hurrengo barikuan, urtarrilak 2, Cascais herri portugaldarrera heldu aurretik. Bertan pare bat egun egingo ditu, gasolinea hartu eta Bizkaiko Golkoari aurre egin ahal izateko deskantsau eta eguraldiaren iragarpenak aztertzeko.
Alhondiga Bilbaok Pariseko Pompidou zentroko liburutegi publikoan izango dan prestakuntza-beka deialdia egin dau
2008-12-29 14:40Beka honetara, jardunean ari diran eta euren lanpostua eta lantokia egiazta leikien euskal udal liburutegi publikoetako liburuzainak baino ezin izango dira aurkeztu, Alhondiga Bilbaoko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.
Jet Lag Biok jarraipena izango dau datorren urtean Bilbon, lehenengo ekitaldian 10.000 gazte batu ostean
2008-12-29 14:00Abenduaren 23an amaitu zan jaialdiak munduko bost uritatik etorritako adierazpen gazteak batu zituan Deustuko Kanaleko industri pabilioi zahar batean, eta izandako arrakastea ikusita, datorren urtean be jarraipena izango dauela adierazo dabe antolatzaileek.
'Amets bat eraikitzen' Asier Bastidaren argazkiak Berrizen
2008-12-29 11:52Saharako errefuxiatuen kanpamentuetako egunerokoa ezagutzeko aukerea emoten dabe argazkiok. Argazki erakusketa honetan, gainera, etxean ume sahararrak hartu dituen berriztarrek kanpamentuetan bisitan izan diranetan ataratako argazkiak gehitu dira. Kontuak kontu, abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra egongo da zabalik erakusketea.
Gari badoa
2008-12-29 10:23 MusikeaAbeslari legazpiarrak etena egitea erabagi dau atzerrira joateko baina aurretik Bilboko Kafe Antzokian azken kontzertua emongo dau lagunez inguratuta. Urtarrilaren 15an kontzertu berezia emongo dau Garik.
Bilbainadak Arriagan
2008-12-24 14:14 MusikeaCD batean grabauta dagozan Bilbainaden XX. Lehiaketako doinu irabazleen konposizinoak interpretatuko dira abenduaren 28an, domekea, Bilboko Arriaga Antzokian eguerdiko 12:00etan egingo dan jaialdian. Irabaziak Coopera izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeari emongo jakoz.
Etxepare Euskal Institutua 2009ko urtarrilaren 7an hasiko da jardunean
2008-12-24 11:06Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Etxepare Euskal Institutuaren jarduera hasteko Dekretua onartu dau. Institutuaren helburuak euskerea eta euskal kulturaren mundu zabalpenagaz lotzen dira, Beñat Etxeparek esan eban 'jalgi hadi mundura' esaldiaren bidetik.
Montxo Armendariz zinegileak jasoko dau Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria
2008-12-23 14:40 BarriakEusko Ikaskuntzak 1983an sortu eban Manuel Lekuona Saria euskal kulturako personalidadeen onarpen legez, beti be, artistearen obra guztiek interes nabarmena badabe. Aurten, Oletan jaiotako zinegileak jasoko dau, 'Historias del Kronen', 'Secretos del corazón' edota 'Obaba' filmen zuzendariak.
Abenduaren 27an Merinalde Eguna ospatuko dabe Durangon
2008-12-23 12:01Egun horretan, Durangaldeko alkateek Gerediagako baseliza aurreko foru zelaian 1875.eko abenduaren 27an egin eben azken batzarra gogoratzen dabe. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an kendu zituen foruak eta eskualdeko erakunde propioak desagertarazo.
Mikel Laboaren familiak gaur jasoko dau artisteari jagokon Urrezko Domina
2008-12-23 10:55 MusikeaDomina horrek, Markel Olano Gipuzkoako diputadu nagusiaren esanetan, autorpen eta omenaldi bat izan gura dau, 'euskal kulturearen ikur eta sinbolo nagusietako bat izan dan sortzaileari, euskal kulturearen biziraupenaren eta bilakaeraren lekuko izan dan personeari'. Ekitaldia Aldundiaren egoitzan izango da, 19:00etan.
Capsula taldeak 2009ko zezeilean atarako dau bigarren diskoa
2008-12-22 14:30 MusikeaTaldeak New Yorkeko Hed estudioan nahastau eta masterizau dau disko barria eta, danetara, 12 abesti batuko ditu. Ganera, kanta bi gehiago izango dituan binilozko bersinoa be izango dau lan barriak.
Zinema mutua umeakandik hur Bilbon
2008-12-22 13:32Bilboko Udalak eta FAS zine-klubak zinemaren magia publiko gazteenari hurreratzeko ekimen bat eskainiko dabe bihar, abenduak 23, 'Zinez jositako jantziak' izenburupean. Ekimen horretan, 6 eta 10 urte bitarteko 330 ikaslek XX. mende hasierako zinema mutuaz gozauko dabe Indautxuko El Carmen aretoan.
U2 taldeak 'No line on the horizon' izeneko disko barria kaleratuko dau
2008-12-22 10:00 MusikeaU2 taldeak 2009ko martian argitaratuko dau 'No line on the horizon' izenburuko lan barria. Banda irlandarraren estudioko hamabigarren diskoa da eta ohiko kolaboratzaileak izan ditu: Brian Eno, Danny Lanois eta Steve Lillywhite. Momentuz, taldeak ez dauka birarik egiteko amesik.
Igor Elortza txapeldun!
2008-12-22 09:47 BertsolaritzeaZapatuan, Barakaldoko BEC erakustazokan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jarraitzeko, 4.500 bertsozaletik gora batu ziran. Itxura edarra hartu eban Bizkaia Arena aretoak. Unai Iturriagagaz buruz burukoa jokatu ostean, Igor Elortzak jantzi eban txapela, bosgarrenez.
Zortzi bertsolari eta txapel bakarra
2008-12-19 13:27 BertsolaritzeaHonezkero, 4200 sarrera saldu dira eta finaleko egunean be BECen bertan salgai egongo dira sarrerak eguerdiko 12:00etatik 13:00ra eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera.






Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...