'Como niño con zapatos nuevos' kartelak iragarriko ditu Bilboko 2011ko Aratusteak

Bizkaie! 2011-02-15 13:59

Azkenean Como niño con zapatos nuevos kartelak iragarriko dau aurtengo Bilboko Aratusteak. Egileak Amaia Ruiz Sanz eta Garbiñe Ibáñez Cantón bilbotarrak izan dira. Irabazleek, Aratusteetan euren kartela Bilboko kaleetako hormatan ikusteaz gan, 2.000 euroko saria eskuratu dabe.

Azkenean Como niño con zapatos nuevos kartelak iragarriko dau aurtengo Bilboko Aratusteak. Egileak Amaia Ruiz Sanz eta Garbiñe Ibáñez Cantón bilbotarrak izan dira. Irabazleek, Aratusteetan euren kartela Bilboko kaleetako hormatan ikusteaz gan, 2.000 euroko saria eskuratu dabe.

Amaia Hispaniar Filologian lizentziau zan Deustoko Unibersidadean eta gaztelerazko hizkuntza eta literatura irakaslea da Deustoko La Salle eskolan. 2006an Iparragirre poesiaren lehenengo saria irabazi eban.

Garbiñe Arte Ederretan lizentziau zan Euskal Herriko Unibersidadean eta irakaslea da La Salle eskolan ikus eta plastika hezkuntzan eta marrazki teknikoan. 2002an bigarren saria jaso eban Hezkuntza barrikuntzan eta Emakunderen lehenengo saria jaso eban Areme unitate didaktikoagaitik urte berean.

Epaimahaiak gaur, zezeilak 15, emon dau ezagutzera Bilboko 2011ko Aratusteak (martiaren 4tik 8ra) iragarriko dituan kartela eta kartelaren egileak. Epaimahaiburua Isabel Sanchez Robles izan da, Turismo eta Jaietako Saileko zinegotzi eta Jaietako Batzordeko burua; epaimahaikideak, Itziar Urtasun, Jaietako Batzordeko ordezkari politikoa eta EAJren zinegotzia Bilboko Udalean; Goyo Zurro, Jaietako Batzordeko ordezkari politikoa eta PSE-EEren zinegotzia Bilboko Udalean; Iñaki Astoreka, Bilboko Konpartsetako ordezkaria; Alicia Fernandez, Rekalde Aretoaren zuzendaria; Luis Sastre, Bizkaiko Publizidade Agentzien Alkarteko presidentea eta Jose Lezarraga Petiso, 2010eko Aratusteetan Farolin izandakoa.

Kartel irabazlea aukeratzeko kontuan hartu dira Zabalguneko eraikinera hurreratutakoek emondako botoak, Bilboko Udalaren webgunearen bidez emondakoak eta lehiaketearen laguntzaileak izan diran komunikabideetan jasotakoak. ETB, SER Bilbao, DEIA, TELE 7, CANAL BIZKAIA, TELEBILBAO, BIZKAIA TV, 20 MINUTOS eta QUE NERVION aurtengo komunikabide laguntzaileak izan dira. Herri botazino honi esker puntuazinoaren % 75 erabagi da. Ganerako % 25 epaimahaikideen botoek erabagi dabe.

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatzen dauen Aratusteetako kartelen lehiaketara 136 parte-hartzaile aurkeztu dira aurten, igaz baino 65 gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu