Nahi dudalako! batxillergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea abian da

Bizkaie! 2011-02-15 17:44   Euskerea berbagai

Nahi dudalako! kanpainearen nondik norakoak webgunean topauko ditu interesdunak eta gazteak webgune horretara bideratzeko 6400 eskuorri banatuko ditue Bizkaiko 37 udalerritan.

Batxilergoa eta Lanbide Heziketako matrikulazino garaia heldu baino lehen, Bizkaiko hainbat udalerrik informazinoa banatzen deutsee Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak euskeraz egin dituen gazteei, Batxilergoa eta Lanbide Heziketan euskeraz egin leikiezan eta zein herritan egin leikiezan ikasketak adierazoteko. Nahi dudalako! kanpainearen nondik norakoak webgunean topauko ditu interesdunak eta gazteak webgune horretara bideratzeko 6400 eskuorri banatuko ditue Bizkaiko 37 udalerritan.

Alkarbidek, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak koordinau dauen proiektu honetan Bizkaiko 16 udalerrik eta 3 mankomunidadek parte hartu dabe eta helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailan dabilzan gazteei Batxilergoa eta Lanbide Heziketako ikasketak euskeraz jarraitzeko informazinoa emotea da.


Kanpainearen edukia

Kanpainearen barri emoteko eskuorria banatuko da DBH3 eta DBH4ko gazteen artean. Eskuorri horrek gazteak www.nahidudalako.com webgunera bideratuko ditu, webgunea bera baita kanpaina honen ardatz nagusia. Bertan gazteek Batxilergoa zein Lanbide Heziketea euskeraz egiteko daben eskaintzearen barri zehatza jasoko dabe.

Webguneak barrikuntzak izan ditu aurten. Bilatzailea dago batetik, ikasketak edo ikasketa horreek eskaintzen dituen ikastetxeak bilatzeko, hau da, mapan bilatu ezin dana, bilatzailetik bilatu ahal izango da. Bestetik, Testigantzak izeneko atal barria be badago, hau da, Batxilergoa edo Lanbide Heziketea euskeraz ikasi daben zenbait gazteren esperientziak agertzen dira DBH3 eta DBH4 mailetako ikasleak euskeraz ikasten jarraitzera animatuz.

Webgunera sartzeagaitik gazteek sariak be eskuratu ahal izango ditue inkesta bat bete eta gero. Horretarako irabazleak kanpainan parte hartu daben udalerrietan erroldatuta eta udalerri horrek eskuorria banatu dauen maila berekoa izan beharko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu