Gazte getxotar batek irabazi dau 'Gidabaimena euskeraz' kanpainan zozketatutako bidaia
2011-02-16 11:11 Euskerea berbagaiJoseba Legarreta González 19 urteko gazte getxotarrak irabazi dau Gidabaimena euskeraz kanpainan zozketatutako Interrail lau personentzako bidaia. Kanpainea hainbat udalek antolatu eben igaz, gidabaimena euskeraz preparetea eta azterketea egitea bultzatzeko helburuagaz.
Joseba Legarreta González 19 urteko gazte getxotarrak irabazi dau Gidabaimena euskeraz kanpainan zozketatutako Interrail lau personentzako bidaia. Kanpainea hainbat udalek antolatu eben igaz, gidabaimena euskeraz preparetea eta azterketea egitea bultzatzeko helburuagaz. Kanpainan autoeskolei euskerazko materiala eskaini jaken, euskerazko eskaintzea ahalbidetzeko eta Getxoko 9 autoeskolek hartu eben parte; Bizkaian 29 autoeskola izan dira parte hartu dabenak.
Getxok danetara 700 esku-liburu banatu zituan doban aitatutako autoeskolen artean eta diru-laguntzetan 1.232 euro emon zituan, eurek material gehiago erosteko.
Bestalde, 3 gaztek egin eben azterketea euskeraz, hain zuzen be Getxoko batek, Erandioko batek eta Uribe Kostako Mankomunidadeko hirugarren batek. Euren artean egindako zozketearen lau lagunentzako bidaiaren irabazlea gazte getxotarra izan da eta atzo bertan emon eutsien saria Aiboa Institutuaren ondoan dagoan Bide Heziketako pistan, Garbigunetik hur. Pozik gagoz kanpainan Getxoko auto-eskolek emondako erantzunagaz eta agertu daben interesagaz. Bestalde, argi dago azterketea euskeraz egiteko herritarrak animetan segidu behar dogula, eta aurrerantzean hori egingo dogu adierazo dau Koldo Iturbek, Euskera zinegotziak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!