Bilboko Udalak ELEBI abiarazo dau herritarrakaz hartu-emon zuzenak dituen udal espazioetan elebitasuna bultzatzeko ekimena

Bizkaie! 2011-02-15 14:41   Euskerea berbagai

Horretarako ELEBI logotipoa sortu dau. Ikur hori uriko zortzi barrutietako udaltegietako informazino guneetan, udal eraikinetako Informazino Bulegoetan eta Udal Sareko Liburutegietan jarriko da. Persona elebidun bat udal bulegoetara doanean, leku horretan udal langileagaz euskeraz egin leikela jakingo dau, eta harek euskeraz erantzungo deutsola.

Bilboko Udaleko Euskera zinegotzi Ana ded Castrok and.ak ELEBI aurkeztu dau gaur prentsaurrekoan, herritarrakaz hartu-emo zuzenak dituen udal espazioetan elebitasuna bultzatzeko ekimena, hain zuzen. Bilboko Udalak beste urrats bat emon nahi dau administrazino elebiduna lortzeko, beti be indarrean dagoan Euskerearen Erabilera Planaren barruan. Plan hori 1999an onartu zan eta gaur egun laugarren fasean dago. Helburu nagusia da euskerea, hizkuntza ofiziala dan neurrian, zerbitzuko hizkuntza eta komuniketako ohiko tresna bihurtzea.

Era berean, Planak euskerearen normalizazinoan aurrera egin nahi dau, administrazino barruan laneko hizkuntzea izan daiten; horretarako, nabarmena da gero eta udal funtzionario gehiago dirala hizkuntza eskakizunaren jaube eta euskerazko gaitasun maila handia dabela.

Gauzak holan dirala, Euskera Sailak abian jarri dau herritarrakaz hartu-emon zuzenak dagozan udal espazioetan elebitasuna eta euskerearen erabilerea bultzatzeko ekimena. Horretarako ELEBI logotipoa sortu dau (ELEBIk hizkuntza bi esan nahi dau eta, aldi berean, elebitasuna eta Bilbao terminoakaz identifiketea iradokitzen dau). Ikur hori uriko zortzi barrutietako udaltegietako informazino guneetan, udal eraikinetako Informazino Bulegoetan eta Udal Sareko Liburutegietan jarriko da. Persona elebidun bat udal bulegoetara doanean, leku horretan udal langileagaz euskeraz egin leikela jakingo dau, eta harek euskeraz erantzungo deutsola. Era horretara, komunikazinoa erraztea da asmoa.

Euskara Saila BilbaoArtegaz ibili da lanean ELEBI logotipoaren euskarri desbardinak garatzeko, funtzionarioei erabilerea errazteko eta informazino leku horreetara doazen herritarrek erraz ikusi daien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu