Euskaltzaindiak eta Nafarroako Unibersidade Publikoak hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2009-01-21 16:40   Euskerea berbagai

Gaur sinatutako hitzarmenak dinoanez, Nafarroako Unibersidade Publikoak, euskereari dagokionean, erakunde aholku-emoile ofizialtzat hartzen dau Euskaltzaindia eta, era berean, bi erakundeek ikerketarako goi mailako zentrotzat hartzen dabe alkar. Esangura horretan, bi aldeek lankidetza aktiboa adostu dabe, hainbat arlotan islatuko dana.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udalak on-line zerbitzuen katalogoa sortu dau

Bizkaie! 2009-01-21 14:53

Katalogo barriari esker, herritarrek Udalak eskaintzen dituan zerbitzu guztietara zuzenean eta erraz sartzeko aukerea izango dabe Udalaren webgunearen bitartez. Zerbitzu barriak www.bilbao.net webgunetik egin daitekezan izapideak errazten ditu.

Bruce Springsteen barriro Bilbon

Bizkaie! 2009-01-21 14:30   Musikea

El Mundo egunkariak aurreratu dauenaren arabera, Get In promozino-agentzia donostiarra negoziazino-lanetan dabil Bruce Springsteen barriro Bizkaira ekarteko. Aurtengo garagarrilean Bilboko San Mames estadioan kontzertua emotea da asmoa.

Hezkuntza arloa arautzen daben erabagi batzuk hartu ditu Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2009-01-21 11:57

Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilereak hezkuntza sistemea arautuko daben dekretu batzuk onartu ditu: Gradu, Master eta Doktoretza tituluak ezarri eta kentzen dituan dekretua; Haur Hezkuntzaren curriculuma; eta ikastetxe pribaduetako hezkuntza-itunen finantzazinoa.

Berbalagunen bizkaiera taldea Getxon

Bizkaie! 2009-01-21 10:17   Euskerea berbagai

'Getxon be hameko berbe ikisi gure dogu'

Taldean jente asko animau da (28 berbalagun taldeetan, handiena da hau), harrerea uste genduana baino hobea izan da eta pentsetan dogu hori seinale ona dala: jenteak bizkaierea ikasi eta erabili nahi dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sabino Arana Fundazinoak Toti Martinez de Lezea eta Arteche enpresea sarituko ditu, besteak beste

Bizkaie! 2009-01-20 14:42   sariak-autortzak

Roger Etchegaray euskal kardinalak, New Yorkeko irailaren 11ko eta Madrileko martiaren 11ko atentaduetan kaltetutakoen familien alkarteak, Euskadi Txirrindularitza Fundazinoak, Toti Martínez de Lezea idazleak, Bilboko Arte Eder Museoak eta Arteche Taldeak jasoko ditue 2008ko Sabino Arana Sariak.

Euskal Herriko Notario Elkargoa sortu da

Bizkaie! 2009-01-20 10:41

Euskal Herriko Notario Elkargoak aurrekari bat besterik ez dauka, hain zuzen be, Euzkadi'ko Ziñaldarien Elkartea, bizitza laburra izan ebana; 1936. urteko abenduaren 20an sortu zan, Jose Antonio Agirre lehendakari eban Eusko Jaurlaritzeak emondako dekretuaren bitartez.

Nafarroako 16 udalerri eta bi kontzejuren euskerazko toponimoak onartu ditue

Bizkaie! 2009-01-20 10:02   Euskerea berbagai

Udalerri eta kontzeju horreek izendapen ofizial bakarra gaztelaniaz izan arren, Nafarroako Gobernuak bere izenen euskerazko baliokidetza onartu dau, udalerri eta kontzeju horreetara bialtzen diran testuetan holan ager daiten.

Gazte bizkaitarren 50 enpresa-proiektu lehiatuko dira BFAren Enpresari programearen saria lortzeko

Bizkaie! 2009-01-19 17:59

Aurtengo deialdira 209 enpresa-ideia aurkeztu dira, 492 parte-hartzailek defendiduta (312 mutil eta 180 neska). Horreetatik guztietatik 50 aukeratu dira, beren egileek garatu eta proiektuak amaitu daiezan.

II. 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenari Toti Martinez de Lezeak eta Jose Luis del Corral idazleek ekingo deutsie

Bizkaie! 2009-01-19 17:45   Kulturea

Programearen helburua, lehen mailako idazleakazko alkargunea sortzea izan da, idazteko ofizioagaz zerikusia daben gaiak alkarrizketearen bidez aztertuz.

16 eta 26 urte bitarteko gazteentzako Sareko Euskerazko Produktuen Katalogoa berrargitaratu dabe

Bizkaie! 2009-01-19 16:53

Arrakastearen ostean, UEUkoek lehenengo argitalpena eguneratu eta osotu dabe (oraingo honetan Arabako Foru Aldundiak be parte hartu dau) eta 2009an Bizkaiko 35 udalerritan 10.000 ale baino gehiago banatuko dira.

Euskal ordezkaritza bat Abu Dhabin dago Etorkizuneko Energiaren Goi Bileran

Bizkaie! 2009-01-19 14:54   Euskaldunak munduan

World Future Energy Summit goi bilerea honezkero energiaren alorreko munduko hitzordurik garrantzitsuena bilakatu da, 15.000 parte-hartzaile, 20 gobernu-ordezkaritza, 23 herrialdetatik etorritako 110 hizlari, 27 herrialdetako 300 enpresa-erakusketari eta 500 hedabide akreditauta dagozalarik

Oraintsu hildako Mahmud Darwish, askok Palestinako poeta nazionaltzat joten dabena omenduko dabe Bilbon

Bizkaie! 2009-01-19 13:09

San Frantziskoko Udal Liburutegiak Mahmud Darwish poeta palestinar hil barriaren omenezko ekitaldia egingo dau martitzenean, urtarrilaren 20an. Bertan, Deustuko Unibersidadean irakasle laguntzaile dabilen Hithem Abdulhaleem psikologo palestinarrak eta Aït El Bouhali Bouchra errezitatzaile marokoarrak parte hartuko dabe.

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzeak Elika sartu dau erakunde laguntzaileen zerrendan

Bizkaie! 2009-01-19 11:28   Jan edanak

Igazko abenduaren 18an, Europako Batasuneko programako zuzendaritzeak onetsi egin eban lankidetza zerrendea zabaltzea eta, hautagaiak aztertu ondoren, Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazinoa izan zan aukeratuetako bat.

Ehundaka lagun Pakea Bizkaiari harrera beroa eskaintzen

Bizkaie! 2009-01-19 10:05   Euskaldunak munduan

Ehundaka lagunen harrerearen berotasunagaz sano emozionauta ikusi genduan Unai Basurko (Pakea Bizkaia), Vendee Globe bertan behera itxi behar izateagaitik triste baina etxera barkuagaz heltzeko modua izan dauelako pozik.

Ordenagailu bat erosten daben lagunen % 60k baino gehiagok ez daki zein dan bermealdia

Bizkaie! 2009-01-16 14:14

Ordenagailua da produktu nagusietako bat Euskadin produktu elektronikoen saltokietan egindako erosketetan. Zehatz esateko, euskal etxeetan % 51tan ordenagailu barria erosi dabe azken urteetan. Dana dala, nabarmentzekoa da ordenagailu bat erosi ebenen arteko % 60k baino gehiagok ez ekiala zein zan ordenagailuaren bermealdia.

Bilboko Euskalduna Jauregia handituko dabe

Bizkaie! 2009-01-16 13:50

Hasierako proiektua egin eban Federico Soriano arkitektoak berak proposatu dau ekimen barria. Urmaelaren alboan, beheko sarrera parean kanpoaldean dagoan espazioa aprobetxauko da, biltzarretarako erakusketa gunea handitzeko. Danetara, 16 miloe euro baino gehiago gastauko ditue.

Zientzia Gastronomikoen lehen Unibersidadea sortuko dabe Donostian 2011n

Bizkaie! 2009-01-16 13:18   Jan edanak

Donostiak Zientzia Gastronomikoen lehen Unibersidadea hartuko dau 2011. urtean, mota honetako lehen zentroa Espainiako Estaduan eta bigarrena Europa osoan.

Imanol Muruak irabazi dau Tene Mujika bekako saria

Bizkaie! 2009-01-16 11:57   sariak-autortzak

Imanol Murua Uria kazetari zarauztarrak irabazi dau Tene Mujika bekako saria, 'Loiolako hegiak' izeneko proiektuagaz. Holan erabagi eban aho batez Lorea Agirrek, Elixabete Garmendiak eta Pruden Garziak osoturiko epaimahaiak, deialdira aurkeztu ziran bost lanen artean.

Kulturearen Euskal Plana kultura politikearen eragile bilakatu da

Bizkaie! 2009-01-16 11:05

2004-2008ko Planaren epealdian, Kulturearen Euskal Behatokia, Kulturearen Euskal Batzordearen egitura operatiboa eta Etxepare Euskal Institutua sortu dira. Onartzeke geratzen da Arteen eta Kultur Industrien Euskal Institutua. Edozelan be, Planean aurreikusita egozan ekintzen % 85 bete dira.