Euskaraz Bizi Eguna Gernika-Lumon egingo da, martiaren 19an

Bizkaie! 2011-03-01 10:07   Euskerea berbagai

Martiaren 19an, Gernika-Lumon, egingo da aurtengo Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskaraz alkarte antolatzaileak iragarri dauenez. EHEk egitarau zabala atondu dau: egun osoan umeentzako txokoa, tailerrak, kale-animazinoa, bertso-bazkaria, kontzertuak (Betagarri eta Sarkor), erromeria (Joxpa taldea) eta abar.

Martiaren 19an, Gernika-Lumon, egingo da aurtengo Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskaraz alkarte antolatzaileak iragarri dauenez. EHEko arduradunek prentsaurrean adierazo ebenez, euskeraz bizitearen aldeko erabagia indartzeko eguna da; euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gagozala erakusteko eguna.

Euskaraz Bizi Egunaren bidez, EHEk zapalkuntzeari aurre egin eta Euskal Herri euskalduna eregiteko bidera hurreratu nahi ditu herritarrak. Alkartearen esanetan, garai latzak bizi ditu herri euskaldunak. Euskerearen kontrako erasoak etenbakoak dira. Hizkuntza-ordezkapena oinarrian dauen mendetako asimilazino prozesuaren ondorioz, frantsesa eta gaztelera doguz hizkuntza nagusiak Euskal Herrian, euskerea eta euskaldunok menpeko bihurtuz, salatu dabe.

EHEk egitarau zabala atondu dau martiaren 19rako: egun osoan umeentzako txokoa, tailerrak, kale-animazinoa, bertso-bazkaria, kontzertuak (Betagarri eta Sarkor), erromeria (Joxpa taldea) eta abar. Bertso-bazkarian parte hartuko dabe Igor Elortzak, Onintza Enbeitak, Ander Elortegik eta Beñat Ugartetxeak. Arratsaldean, 18:30ean, Sasi guztien gainetik euskaraz bizi! goiburua eroango dauen manifestazinoa egingo dau alkarte euskaltzaleak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu