Bilboko Udal Musika Eskoleak datorren ikasturterako matrikulazinoa zabaldu dau
2011-02-28 16:31 Musikea2010-2011 ikasturterako barri nagusia Informatika Musikaleko ikasketa planean egin dabe; izan be, orain arte hiru mailatan egiten bazan be, aurrerantzean bost maila egin beharko dira.
Bilboko Udal Musika Eskoleak 2011-2012 ikasturterako matrikula epea zabaldu dau gaur, hilak 28. Eskabide-inprimakia, Eskolako egoitzan bertan edo www.bilbaomusika.net webgunean eskuratu daiteke.
Dagoeneko eskolan ikasketak egiten dabizen ikasleentzat izena emoteko azkenengo eguna martiaren 18a izango da. Espezialidadea aldatu gura dabenek, matrikulearen inprimakiagaz batera, ikasle barri modura egin beharko dabe eskaerea, eta epea bagilaren 9tik 17ra bitartean izango da.
Ikasle barrientzako, apirilaren 15a izango da matrikuletako azkenengo eguna. Onartutako ikasleen zerrendea, behin zozketea egin ostean, Eskolako iragarki-taulan eta www.bilbaomusika.net webgunean ipiniko dabe, maiatzaren 5ean. Matrikulazinoa maiatzaren 13a arte izango da. Aurreko urteetan beharrezkoa zan errolda-agiria aurkeztea, baina aurten informazino hau Bilboko Udalak berak egiaztauko dau.
Bakarkako klaseen matrikulearen prezioa 190,50 eurokoa da; taldekakoentzat, 57,60 euro; eta abesbatzentzat, 28,80 euro. Bilbotik kanpo bizi diranentzako, matrikulearen % 50 karuagoa izango da.
2010-2011 ikasturterako barri nagusia Informatika Musikaleko ikasketa planean egin dabe; izan be, orain arte hiru mailatan egiten bazan be, aurrerantzean bost maila izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!