Jet Lag Bio 11 ekimenak makina bat ideia jaso ditu

Bizkaie! 2011-02-23 09:54   jardunaldiak
Proposamenak bialtzeko epea martiaren 4an amaituko da.

Jet Lag Bio ekimenaren antolatzaileek egunotan adierazo dabenez, ideia sortzaile asko jasoten dabiz. Proposamenetako batzuk, ganera, Bilboko uri espazioan argitara emongo dira. Eta oraindino zabalik dago parte hartzeko epea, bai ideiak bialduz bai blogger legez izena emoteko. Azkenengo eguna martiaren 4a da.

Ideien lehiaketara hamaika diziplina batu ditue: arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak, diseinua eta modea, teknologia, gastronomia, musikea, kirola, hizkuntzea, eta abar. Parte-hartzaileek 1.500 eta 1.900 euro bitarteko sariak jasoteko aukerea eukiko dabe.

Jet Lag Bio 11 sormena ardatz daukan ekimen barritzailea da. Munduko hainbat uritako gazte eta gazte taldeen proiektuak bultzatzen ditu, eta espazio urbanoa erakusketetarako eta esperimentazinorako leku legez erabiltea proposatzen dau. Ekimenaren sustatzailea Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Saila da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu