'Udako Jaialdiak' ekimenak musikaz alaituko ditu Bizkaiko 8 herri

Bizkaie! 2008-06-27 14:11   Musikea

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak urtero sustatzen dauen 'Udako Jaialdiak' egitaraua gaur, bagilak 27, hasiko da eta ekimenaren barruan eta, uda osoan, estilo askotako 70 kontzertu eta ekitaldi egingo dira Bizkaiko 8 udalerritan: Gernika, Elorrio, Gorliz, Bakio, Karrantza, Bermeo, Plentzia eta Lekeitio. Ekimenari esker, Kepa Junkera, Ken Zazpi edota Ruper Ordorika lakoak entzuteko aukerea izango da.

Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra lortzeko lehian izango diran zuzendarien izenak jakinarazo ditue

Bizkaie! 2008-06-27 11:33   Barriak

Daniel Burman, Christophe Honoré, Kim Ki-duk eta Jaime Rosales zuzendari ospetsuak dira aurtengo Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra lortzeko Sail Ofizialean lehiatuko diranetako batzuk. Era berean, Kristian Levring, Courtney Hunt estadubatuarra eta Rashid Masharawi palestinarra be izango dira lehia horretan.

'Faborez 02', neskak jantzara atarateko trikiti-errepertorioa

Bizkaie! 2008-06-27 10:56   Musikea

'FABOREZ 02' izenburupean, belaunaldi barriko jotzaile gazteak eta errepertorio tradizionala batu gura izan ditu Trikitixa Elkarteak. Diskorik kaleratu ez daben bikoteek parte hartu dabe lanean.

Euskadiko Janarien eta Edarien I. Erakusketea gaur eta bihar Eltziegon

Bizkaie! 2008-06-26 15:39   Jan edanak

Mahastizaintza eta ardogintza, kontserbak, okela, gozogintza eta aurre-preparautako jatekoen sektoreetako 40 enpresak parte hartuko dabe gaur eta bihar Marqués de Riscal hotelean egingo dan erakusketan.

'Lasturbidean', sasoiko trikiti doinuak batzen dituan diskoa

Bizkaie! 2008-06-26 15:13   Musikea

Sasoi bateko trikitilariek modan egozan kantak entzun eta euren musika-tresnara egokitzen zituen. Jon Ostolazak eta Rakel Pujanak plazaratutako diskoan, fandangoak, arin-arinak, pasodobleak, kalejirak, trikitixak... grabau dira, beti be lehengo eran. Koplak, barriz, moldatu egin ditue. Halanda be, diskoari laguntzen deutson liburutxuan aldaketarik barik agiri dira.

Zorrotza lehengo denporetara bueltauko da astegoienean Erdi Aroko Azokeagaz

Bizkaie! 2008-06-26 14:14

Azoka-eremuak 50 postu baino gehiago izango ditu, baita hainbat ofiziozko lantegi, ogi labe bat, auzo sefardia eta zoko arabiarra be. Hau guztia garaiko ikuskizunez lagunduta.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Windows Vista eta Office 2007 euskeraz

Bizkaie! 2008-06-26 12:08

Microsoft konpainiak Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailagaz batu ditu indarrak miloe bat inguru euskal hiztunei zuzenduriko ekimenak bultzatzeko, euskerearen zabalkundea eta erabilerea teknologia barrien eremuan sustatzeko helburuagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko IX. Kalealdia garagarrilaren lehen hamabostaldian

Bizkaie! 2008-06-25 15:54   kulturbiz

Hollywood Bilbon! Gaur arratsaldean, garagarrilak 1, 18:00etan, Bilboko Kalealdiari hasierea emongo jako Bilboko Kale Nagusian, Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregiaren aurrealdean. Hemen ‘Rodando Grease’ ikuskizunagaz gozetako aukerea izango dogu 30 personaiakaz, (antzezleak, kantariak, dantzariak), bi protagonista nagusik, John Travolta eta Olivia Newton-Johnek, ‘bilbotar erara’ musikal mitikoaren egokitzapen bategaz txundituko gaituelarik. Sarrera honen ondoren, ‘Izarren Kale Nagusia’ Hollywood Boulevard bihurtuko da zinemako izarrakaz, film mitikoakaz, kaleko errodajeakaz, zuzeneko musikeagaz… bi egun (1 eta 2) Bilbo erdian Hollywoodeko magia guztiagaz.

‘Galdutako zubixak’ Kemen Lertxundiren lehen disko-liburua plazan

Bizkaie! 2008-06-25 15:26   Musikea

Musikaz jantzitako poesia ala poesiaz jantzitako musikea?

Kemen Lertxundi ondarrutar poeta eta musikari gazteak argitaratzen dauen lehen lana da Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik, gaur Donostian aurkeztutako ‘Galdutako zubixak.

Gaztehgam alkartea sortu da, gazteentzat ‘iraultza sexualerako tresna’ izateko asmoz

Bizkaie! 2008-06-25 12:24

EHGAM alkartetik hur dagozan hainbat gaztek Gaztehgam izeneko alkartea aurkeztu dabe Bilbon. Modu ausart eta zuzenea’, talde barria ‘iraultza sexualerako tresna bat’ izan gura dau gazteentzat.

Galtzagorri alkarteak Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra antolatu dau Donostian

Bizkaie! 2008-06-25 11:46

Galtzagorri alkarteak garagarrilaren 3, 4 eta 5ean Donostiako Miramar jauregian egingo dan Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra antolatuko dau, ‘Desbardin irakurriz: haur eta gazte liburua kultura aniztasunean’ goiburuagaz.

Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren kideak izentau ditue

Bizkaie! 2008-06-25 11:12

Patronatuko kide ez-berezkoak izango dira, euskal letren, filologiaren eta kulturearen ordezkari moduan, Andres Urrutia, Javier Retegi, Ludger Mees, Nekane Arratibel, Roberto San Salvador del Valle, Mª Jose Olaziregi, Marta Monfort, Filgi Claverie, Miren Jaio, Josu Erguin, Jon Bagües, Jean Etchegoin, Koldo Martinez, Itziar Idiazabal eta Aurkene Alzua Sorzabal andrea; eta kulturearen sektore profesionalen ordezkari moduan, Eusko Legebiltzarrak proposatuta, Luis Mª Mujika, Iñaki Arteta, Alma Fernández, Adolfo Arejita eta Jose Luis Lizundia.

Aitor Elizegi izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

Bizkaie! 2008-06-25 11:03

Bizkaian kontzepturik barrienakaz behar egiten dauen sukaldaririk aurreratuena da Aitor Elizegi askorentzat. Irudimenaz ganezka egiten dau Elizegik eta talentu handiko sukaldaritza sofistikadu eta dotorean erakusten dau hori. Zamudioko Gaminiz Jatetxeko sukaldaria da.

Kimuak 2007 katalogoko film laburrek 84 sari jaso ditue eta 500 jaialditan emon dira orain arte

Bizkaie! 2008-06-24 16:48   Barriak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kimuak programearen helburua Euskadiko Filmategiak kudeatzen dituan euskal film laburrak Euskal Herrian bertan eta kanpoan aurkeztea da.

'Esan eidazu Euskeraz-Dímelo en Euskera', euskerea familia bidez ondorengoetaratzeko kanpainea martxan dago

Bizkaie! 2008-06-24 14:34   Euskerea berbagai

Alkarbide Euskera Zerbitzuen Bilguneak koordinauta eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko umeak dituen gurasoei zuzendutako 'Esan eidazu Euskeraz-Dímelo en Euskera' kanpainea martxan dago honezkero. Egitasmoaren helburu nagusia euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitiduteak daukan garrantzia nabarmentzea da.

Bigarren Eskuko Liburu Azokea Getxon hirugarren urtez

Bizkaie! 2008-06-24 14:30   Kulturea

Urtero legez, liburuek prezio sinbolikoak izango ditue, (euro batean hasita) eta, ohitureari eutsiz, batutako dirua alkartasunezko lankidetza-proiektu batean erabiliko da.

Carmen Paris Ermuko III. Folk Lehiaketan

Bizkaie! 2008-06-24 11:15   Musikea

Ermuko Udalak jakinarazo dauenez, Folk on Crest (Salamanca), Pan de Capazo (Araba), Qui hi ha? (Bartzelona), Coanhadeira (Ourense), Vallarna (Valladolid) eta Keltiber (Valladolid) taldeak lehiatuko dira aurten irailaren 12tik 14ra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jose Pablo Arriaga eskultorearen lanak ikusgai Lekeitioko Garraitz ugartean

Bizkaie! 2008-06-24 10:41   Kulturea

Lekeitioko Garraitz ugartea erakusketa-gune bihurtu da lehenengoz, Jose Pablo Arriaga eskultore markinarraren lanak jasoteko. Urrira arte ikusgai izango da 'Theresse' izeneko erakusketea, iroko izeneko egurrez egin eta suagaz tratautako lanakaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EHUko Udako Ikastaroak eta Europar Ikastaroak inaugurauko ditue gaur

Bizkaie! 2008-06-24 10:14   jardunaldiak

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) antolatzen dituan XXVII. Udako Ikastaroen eta XX. Europar Ikastaroen inaugurazino ofiziala egingo da gaur, bagilak 24, 19:00etan, Donostiako Miramar Jauregian.

Dinopolis parkean izan dira Bertso Paperen V. Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2008-06-23 17:39   Bertsolaritzea

Sabino Arana Fundazinoak antolatutako V. Bertso Paperen Lehiaketako irabazleek euren saria, Dinopolis Gai Parkean eta Ambarina eskualdean, Terueleko probintzian, gozau dabe bagilaren 19tik 22ra bitartean.