Euskal ordezkariak BCNegra, nobela baltzari buruzko europar topaketan

Bizkaie! 2011-01-20 10:56   jardunaldiak

Urtarrilaren 31tik zezeilaren 5era, aurten, lehenengo aldiz hainbat euskal idazlek parte hartuko dabe BCNegra nobela baltzari buruzko jardunaldiotan, besteak beste, Jose Javier Abasolok, Jon Arretxek, Aingeru Epalzak eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaile Asier Muniategik.

Urtarrilaren 31tik zezeilaren 5era, aurten, lehenengo aldiz hainbat euskal idazlek parte hartuko dabe BCNegra nobela baltzari buruzko jardunaldiotan, besteak beste, Jose Javier Abasolok, Jon Arretxek, Aingeru Epalzak eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaile Asier Muniategik. Erein argitaletxeak jakinarazo dauenez, euskal literatura baltza eta kriminalaren errealidade eta etorkizunaren barri plazaratzeaz. Erein Argitaletxeak genero honen aldeko apostua egin eban aspaldi, dagoeneko 10 argitalpen dituan Uzta Gorria sailaren sorrereagaz; liburu horreek guztiak Bartzelonan egongo dira ikusgai datozen egunotan.

Kontuak kontu, aurtengo egitarauan, sano deigarria eta interesgarria izango da Baltasar Garzon epailearen, Jose Maria Mena fiskal ohiaren eta Josep Martí Gomez idazle eta kazetarien arteko barriketalditxua gaizkile talde antolatuen eta botere politiko eta ekonomikoen arteko ustezko loturez.

Edozelan be, aurtengo 50etik gorako parte-hartzaileen artean, aitatu euskal ordezkariez gan, Johan Theorin eta Mari Jungsted suediarrak, R. J. Ellory, David Peace, Craig Russell eta Peter May britainiarrak, Veit Heinichen eta Volker Kutscher alemaniarrak eta Zoran Drvenkar kroaziarra izango dira; hurragokoen artean, Lorenzo Silva, Tereresa Solana, Alicia Giménez Bartlett, Carlos Zanón, Eduard Pascual, Carmen Posadas, Cristina Fallarás, Jokin Ibáñez, Àlex Martín Escribà, Mercedes Abad eta Raúl Argemí Bartzelonan izango dira.

Filmotekan, barriz, Pepe Carvalho protagonista daben filmen zikloa eskainiko dabe, besteak beste, Asesinato en el comité central, Vicente Arandarena; Tatuaje, Bigas Lunarena, eta Los mares del Sur, Manel Estebanena.

Beste alde batetik, 1979an, Andreu Martínek Protesis nobela bikainagaitik Círculo del Crimen saria jaso ostean, aurten Pepe Carvalho VI. Saria jasoko dau haren ibilbide emonkorragaitik. Martinek Flanagan, Esquius edo mossa Wendy lako detektibeak sortu eta Corpus delicti eta Por amor al arte liburuak idatzi ditu.

Nobela baltza eta gastronomia buztarturik, Barcelonetako sei jatetxetan Vazquez Montalbanen eta Carvalhoren sukaldeko gustoetan inspirautako menu baltzak eskainiko ditue BCNegrako egunetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu