'Linguae Vasconum Primitiae' liburua Gasteizera ekarriko dabe

Bizkaie! 2011-01-20 10:42   Kulturea
Axularren, Oihenarten eta Leizarragaren liburuakaz osotuko dabe Eusko Legebiltzarrean izango dan erakusketea

Euskeraz inprimidutako lehen liburua, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae, Gasteizen jarriko dabe. Euskara jalgi hadi plazara izenburupean, erakusketa bat zabalduko dabe Eusko Legebiltzarrean, zezeilaren 1ean, eta bertan erakutsiko dituen lanen artean garrantzitsuena Etxepareren liburua dala azaldu dau Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkari eta erakusketaren komisarioak.

Euskeraz inprimidutako lehen liburua, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae, Gasteizen jarriko dabe. Euskara jalgi hadi plazara izenburupean, erakusketa bat zabalduko dabe Eusko Legebiltzarrean, zezeilaren 1ean, eta bertan erakutsiko dituen lanen artean garrantzitsuena Etxepareren liburua dala azaldu dau Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkari eta erakusketaren komisarioak. Euskereari buruzko XVI. eta XVII. mendeko liburuek osotuko dabe erakusketea.

Linguae Vasconum Primitiae Bordelen inprimidu zan, 1545ean. Apaiz eta idazle baxenafartarrak erlijinoari eta maitasunari lotutako gaiak tartekatu zituan liburuko hamabost bertso sortatan, tartean lizunen bat. Ikusgai jarriko dabena, geratzen dan ale bakarra da, bakarra baita onik atara zana erlijiosoek idatzitako eta antzerako edukietako lanak suntsitzeko Eliza katolikoaren agindutik. Egun, Parisko Liburutegian gordeten dabe, baina liburutegi horrek sarean be jarri dau lana, www.gallica.bnf.fr helbidean.


Etxeparerena izan ezik, Legebiltzarreko funtsetako liburuak dira ganerako guztiak. Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentearen esanetan, 'euskal kulturari eta historiari, eta batez be euskereari lotutako libururik esanguratsuenak' aukeratu ditue erakusketarako. Horreen artean dagoz, besteak beste, Axularren, Joanes Leizarragaren eta Arnaut Oihenarten hainbat lan.

Erakusketea martiaren 31ra arte egongo da zabalik, astegunetan, 09:00etatik 19:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu