Jazz, blues eta musika baltza Bergaran, garagarrileko barikuetan

Bizkaie! 2008-07-03 11:01   Musikea

Bergarako Udalak antolatuta eta bertako Zuhaizti tabernearen laguntzinoagaz, jazz, blues eta musika baltzaren inguruko proposamen musikalak antolatu ditue garagarrileko bariku guztietan Bergarako Espoloi plazan, aire librean eta doban. Kontzertuok 22:30etan hasiko dira.

Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek irabazi dabe Argazklik Argazki Lehiaketea

Bizkaie! 2008-07-02 15:00

Adelina Moya historialariak, Aimar Arriola komisarioak eta Azucena Vieites artista eta Erreakzioa/Reacción kolektiboaren kideak osoturiko epaimahaiak Dios es una chavala manca II lana 3.000 eurogaz saritu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Sopelanako Lasterketa Nudistea garagarrilaren 5ean

Bizkaie! 2008-07-02 14:49

Euskal Naturista Elkarteak, ENE-k, Sopelanako lasterketa nudistea antolatu dau aurten be, Patxi Ros garaikurra. Garagarrilaren 5ean, zapatuan, egingo da lasterketea, eguerdiko 12:00etan, Barinatxe Hondartzan (La Salvaje), Sopelana eta Getxo artean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eusko Jaurlaritzeak Euskerearen Erabilerea Normalizetako Plana onartu dau

Bizkaie! 2008-07-02 11:14   Euskerea berbagai

Plangintzaldi barrirako helburua euskerea laneko ohiko hizkuntza izatea da, administrazinoan hizkuntza ofizial bien bardintasunera joz. Plan barria helburu horretan oinarrituta egin da.

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntz eskubideei buruzko dekretua onartu dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2008-07-02 10:30   Euskerea berbagai

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko legea garatzen dau dekretu honek; kontsumitzaile eta erabiltzaileek ondasun eta zerbitzuei buruzko informazinoa euskeraz zein gaztelaniaz jasoteko daben eskubidea alde batetik; eta, bestetik, EAEn jarduten daben enpresa zein establezimenduakazko hartu-emonetan bi hizkuntza ofizialetako edozein erabilteko daben eskubidea.

Eusko Jaurlaritzeak ofizialtasuna emon deutso Argentinako Asociación Civil Centro Vasco Misiones zentroari

Bizkaie! 2008-07-02 10:25   Euskaldunak munduan

Aintzatespen horren ondorioz, zentro argentinarrak bere zuzendaritza batzordeetan gertatzen diran aldaketa guztiak eta alkarte mailako alderdi guztiak jakinarazo beharko deutsoz Jaurlaritzeari.

Euskaltzaindia Frantses Akademiaren jarrerearen kontra agertu da

Bizkaie! 2008-07-02 10:07   Euskerea berbagai

Frantziako Konstituzinoa aldatzeko eztabaidea izan da oraintsu Frantziako Parlamentuan. Horren harian, proposamen bat egin da, Frantziako eskualde hizkuntzei zeozelako ezagutzea emoteko, hizkuntza horreek Frantziako ondarearen parte dirala eta, horretan oinarrituta, Konstituzinoan agertu behar dirala azpimarratzeko.

Leioak txakolina omenduko dauen eskultura barria izango dau Mendibilen

Bizkaie! 2008-07-01 16:40   Jan edanak

Leioako Udalak eskultura barri bat jarriko dau laster Bizkaiko Txakolinaren egoitza ofiziala dan Mendibile Jauregiko inguruetan. Eskulturea jarriz, txakolinaren elaborazinoa omendu gura da, Leioako Udaleko arduradunek adierazo dabenez.

Liburuak Bilboko ugerleku, parke eta plazetara heldu dira udal liburutegi sarearen eskutik

Bizkaie! 2008-07-01 16:17

Irakurzaletasuna sustatzea, batez be, etxeko txikienen artean, eta udal sarea osotzen daben liburutegien erabilerea bultzatzea dira aurreko edizinoetan 13.000 irakurle erakartea lortu dauen udako programa honen helburua.

Gabriel Aresti XXVI. Ipuin Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik

Bizkaie! 2008-07-01 15:42

Gabriel Aresti ipuin lehiaketako aurreko edizinoan, 347 lan aurkeztu ziran erderaz eta 51 euskeraz. Irabazleak Irati Elorrietaren ‘Post H.Pop’ lana eta Begoña Torregrosaren ‘En un cajón del armario’ lana izan ziran.

'Katalogazio Arauak', liburuak katalogetako arauen euskerazko itzulpena aurkeztu dabe

Bizkaie! 2008-07-01 14:50   Euskerea berbagai

Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegiek eskura izango dabe hemendik aurrera liburuak euskeraz katalogetako arautegi barria. Katalogazio Arauak Kulturearen Euskal Planaren barruan sortu dabe Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako alkarte eta liburutegi garrantzitsuenek.

HPSk 12.965.000 euro banatuko ditu euskerearen erabilerea sustatzeko ekimenen artean

Bizkaie! 2008-07-01 14:32   Euskerea berbagai

Euskerearen erabilerea sustatzeko helburuagaz, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak 12.965.000 euro banatuko ditu, igaz baino 440.000 euro gehiago. Diru-laguntzinoak bost multzotan banatu ditue: komunikabideak, euskalgintzea, lan arloa, euskera planak udaletan eta Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologiak.

Ondarroako Historia Zaleak alkarteak Jose Mari Etxaburuk batutako kantak argitaratu ditu

Bizkaie! 2008-06-30 15:49   Musikea

Ondarroako Historia Zaleak taldeak Jose Maria Etxaburu idazle eta euskaltzaleak batutako 182 kanta tradizional argitaratu ditu. Hildako idazle ondarrutarrak orain urte batzuk egindako lana era leialean agertzen dau liburuak, bere nota, partitura eta pentagramakaz.

Bizkaie!-k irabazi dau XX. Rikardo Arregi Kazetaritza sarietan 'Epaimahaiaren Sari Berezia'

Bizkaie! 2008-06-30 15:46   sariak-autortzak

Euskerazko kazetaritzearen kalidadea, bikaintasuna eta barrikuntzea bultzatzeko asmoz orain 20 urte Andoaingo Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntzinoagaz abiarazotako sarietan, Bizkaie! agerkari digitalak eta Bizkaia Irratiak ex aequo jaso dabe 4.000 euroz eta diplomaz hornidutako ‘Epaimahaiaren Sari Berezia’.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Santiago Onaindia bekearen IX. edizinoan euskal literatura sistemea eta literaturearen didaktikea aztertu dira

Bizkaie! 2008-06-30 15:29

Idurre Alonsik alde batetik, euskal literatur sistemearen ikuspegi orokorra dakarzku, hogeita hamalau euskal idazle eta kritikariren eretxietan oinarri hartuta eta, bestetik, euskal literaturearen didaktikeari egindako hurreraketea.

‘Letren Terrazak’, udako liburutegiak Getxon

Bizkaie! 2008-06-30 12:55

Garagarrilaren 1ean, Joko eta Letren Terrazak barriro be Getxoko kaleetan izango dira gaztetxuek eta helduek liburuez gozau daien. Ohikoa danez, udal liburutegiek hiru etxola jarriko ditue plaza banatan.

Agur bero bat Idauze-Mendi!

Bizkaie! 2008-06-30 12:42   Musikea

Leku aldaketea baino, formula aldaketea egin gura dabe EHZko kideek hurrengo urteari begira. Herrigune batean itsatsiko da hurrengo urteko EHZ. Festibala jendearengana hurreratzeko apustua, eta gaueko jai giroa eguneko libertimenduarekin lotzeko helburua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hizkuntz eskubideetan izaten diran urraketak jakinarazo deutsoz Behatokiak Arartekoari

Bizkaie! 2008-06-30 12:21   Euskerea berbagai

Danetara, 254 kexa jaso dira; horreetatik 129 Eusko Jaurlaritzeari zuzenduak izan dira, 30 foru diputazinoei eta 95 udalei. Behatokiaren eretxiz, datuok erakusten dabe hizkuntz eskubideen urraketak ohiko bihurtu dirala.

'Euskeraz Erostea Eskubide Goxoa! 2008' kanpainea jarri dabe martxan Gernika-Lumon

Bizkaie! 2008-06-30 12:19   Euskerea berbagai

Ekimenaren helburuak udalerriko merkataritzea eta euskerearen erabilerearen normalizazinoa buztartzea eta sustatzea dira. kanpaineak irauten dauen bitartean, 30 enpresa txikik eta 120 dendari eta tabernarik liburuxkak eta Gernika-Lumoko gozokigileek egindako napolitana goxoak eskainiko ditue.

Trikiziok euskerazko eta katalanezko kanten bersinoak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2008-06-27 14:15   Musikea

Trikizio taldeak 'EusCat' izeneko diskoa aurkeztu dau gaur Donostian. 'Diskoagaz kultura bi senidetu gura dira, Euskal Herria eta Katalunia, eta, horretarako, lurralde bi horreetako kanta, artista eta talderik ospetsuenetarikoak batu ditugu', azaldu dabe taldekideek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)