Indarkeriaren amaiereak gauzak erraztuko deutsoz euskalgintzeari Patxi Lopezen esanetan
2011-01-24 14:56 Euskerea berbagaiBlanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak nabarmendu dau krisi garaian euskerea ez dala izango zorren kitatzailea, alor horretan murrizketarik ez dabela egingo adierazo guran. Euren helburua euskaldunen kopurua handitzea ez eze, euskerearen erabiltzaileena be handitzea da, Urgellek esan dauenez.
ETAren indarkeriaren amaierea eta euskalgintza lotu ditu gaur Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Jaurlaritzearen Euskararen Aholku Batzorde barrituaren bilerearen aurretik egindako adierazpenetan. Goiz partean, Leioan batu da batzordea, Artaza Jauregian.
'Indarkeriaren amaieraz ames egiten ausartzen gara. Espero dogu minbizi hau laster lehenaldiko kontua izatea. Horrek gauzak asko erraztuko deutsoz euskalgintzeari eta euskerak bat egingo dau behin betiko askatasunagaz' adierazo dau Patxi Lopezek.
Hemeretzi kide barrigaz, eten luzearen ondoren, gaur aurkeztutako Euskerearen Aholku Batzordearen ekitaldian, Patxi Lopezek adierazo dau datozen urteotarako erronkak bi dirala, batetik, Euskerearen Sustapenerako Plan Nagusia eguneratzea eta, bestetik, Euskera 2.1 gogoetea garatzea; bietan euskal gizartean adostasun handia lortu dala eta apurka-apaurka baino ez bada be sendotzen joango dala.
Era berean, Lopezek jakinarazo dau datorren astean Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren eta Jaurlaritzearen arteko hitzarmena sinatuko dabela, eta beste lurralde batzuekaz be akordioak egingo dituela.
Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak nabarmendu dau krisi garaian euskerea ez dala izango zorren kitatzailea, alor horretan murrizketarik ez dabela egingo adierazo guran. Euren helburua euskaldunen kopurua handitzea ez eze, euskerearen erabiltzaileena be handitzea da, Urgellek esan dauenez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!