Holandako eta Flandeseko pinturen ganeko erakusketea ateak ixtear dago
2011-01-21 10:38 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak domeka honetan, hilaren 23an, zarratuko dau 2010eko urrian inaugurautako Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura erakusketea. BBVA Fundazinoak babesten dauen erakusketea 130 maisulan baino gehiagoren aukeraketea da. Holandako elitearen gustua eta idealak agirian ixten ditue lanok.
Guggenheim Bilbao Museoak domeka honetan, hilaren 23an, zarratuko dau 2010eko urrian inaugurautako Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura erakusketea. BBVA Fundazinoak babesten dauen erakusketea 130 maisulan baino gehiagoren aukeraketea da. Holandako elitearen gustua eta idealak agirian ixten ditue lanok.
XVII. mendeko Holandako eta Flandeseko pintureari eskainitako erakusketea 13 astean egon da edegita eta, urtarrilaren 17ra arte, 301.625 personek ikusi dabe. Horreetatik % 31 Euskal Herrikoak izan dira; datu horrek agirian ixten dau gure hurreko ingurunean erakusketeak harrera ona izan dauela, museoko arduradunen arabera.
Erakusketa hori amaitu ostean, zezeilaren 22an, Guggenheim Bilbao Museoak Kaosa eta klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918-1936 aldi baterako erakusketea inaugurauko dau. Europako gerra arteko garaia aztertzen dau erakusketeak 90 artisten 150 lan baino gehiagotan.
Lan horreen artean, XX. mende hasierako maisu nagusienen lanak izango dira erakusgai: Georges Braque, Carlo Carra, Giorgio de Chirico, Otto Dix, Pablo Gargallo, Fernand Leger, Aristide Maillol, Ludwig Mies van der Rohe, Pablo Picasso, Gio Ponti, Emile-Jacques Ruhlmann eta August Sander, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!