Bilboko Euskera Sailak 'D bitamina' kanpainea abiarazo dau euskerazko hezkuntza ereduetan matrikuletea bultzatzeko

Bizkaie! 2011-01-21 14:07   Euskerea berbagai

D bitamina izenagaz, informazino-kanpaina honen helburua da euskerazko hezkuntza ereduetan matrikuletea bultzatzea, hau da, D eta B ereduetan. Uriko ikastetxeetan matrikuletako epea urtarrilaren 31n hasi eta zezeilaren 11n amaituko da

Bilboko Udalaren Euskera Sailak abian jarri dau kanpaina bat etxeko txikienen artean hezkuntza elebiduna bultzatzeko. Horretarako, informazino-kanpainan 3.000 liburuxka inguru bialduko deutsez 2009an jaiotako umeak daukiezan familien etxeetara.

D bitamina izenagaz, informazino-kanpaina honen helburua da euskerazko hezkuntza ereduetan matrikuletea bultzatzea, hau da, D eta B ereduetan. Uriko ikastetxeetan matrikuletako epea urtarrilaren 31n hasi eta zezeilaren 11n amaituko da; kanpaina honek epe horregaz bat egiten dau eta ume txikiak eredu bi horreetan eskolatzearen onurak azpimarratzen ditu: umeen benetako elebitasuna bermatzen dau eta, beste alderdi batzuen artean, umeen sorkuntzea, komunikazinoa eta kulturen aniztasuna ahalbidetzen dau; beste alde batetik, ikerkuntza pedagogikoek adierazoten dabe eredu elebakarrek baino eskolako errendimendu handiagoa errazten dabela.

2010/2011 ikasturtean, Bilbon haur-hezkuntzan matrikulautako umeen % 94 euskerazko ereduetan matrikulau dira, eta lehen hezkuntzan, % 90era heldu dira.

Alkarbide Bilguneak koordinautako kanpaina hau Bizkaiko hainbat udalerritan egiten da aldi berean, aurreko urteetan legez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu