Martiaren 27ra arte luzatu dabe Olaeta balletaren inguruko erakusketea Gernikako Euskal Herria Museoan

Bizkaie! 2011-01-24 10:42   Kulturea

Gernikako Euskal Herria Museoko bisitariek Olaeta Balletak. Amets baten koreografia erakusketea denpora luzeagoan zabalik egoteko egin daben eskaerea eta izan dauen harrera ona kontuan izanik, museoko arduradunek martiaren 27ra arte luzatzea erabagi dabe.

Gernikako Euskal Herria Museoko bisitariek Olaeta Balletak. Amets baten koreografia erakusketea denpora luzeagoan zabalik egoteko egin daben eskaerea eta izan dauen harrera ona kontuan izanik, museoko arduradunek martiaren 27ra arte luzatzea erabagi dabe.

Erakusgai dagoan Olaeta Balleten ondarearen aukeraketa hau, Bilboko Ondare Aretotik eta Baionako Euskal Museotik ibilbidea egin ondoren, ballet honen balio historiko, artistiko eta sentimental aberatsa batzen duen erakusketa monografikoa da. Bi urtetan zehar egindako bilketa, inbentarioa, diseinu eta zabalkunde lanaren ondorioa da, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta.

Erakusketa hau ezagutzera emoteko antolatu diran ekintza guztiak be, hau da, bisita gidatu eta tailer padagogikoak, martiaren 27ra arte egin ahal izango dira. Bisita gidatuak mueta guztietako taldeei zuzenduta dagoz, martitzenetik barikura, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte; tailerrak martitzenetik barikura, 6-12 urte bitarteko ikasleentzat zuzenduta dagoz eta zapatuetan, 17:00etan, familientzat. Ekintza honeetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena emotea 94 625 54 51 telefonora deituta edo euskalherriamuseoa@bizkaia.net helbidera idatzita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu