Kepa Muruagaz eta Jose Fernandez de la Sotagaz abiatuko da San Blas egunean Bizkaiko Foru Liburutegiko 2011ko kultura egitaraua
2011-02-03 13:39 jardunaldiakGogoetarako eta sormena sustatzeko gunea dan Liburutegia zabalik dago aurten be interesdun guztientzako. 'Igaz 163.621 lagun pasau ziran Foru Liburutegitik eta Irakurketa Txokoak, Letrak eta Futbola eta erakusketek izan eben erantzuna ikusirik eta erabiltzaileen euren eskabideei erantzunez, aurten be egitarauan agiri dira bestelako barrikuntza batzukaz batera'.
Irakurketa txokoa tarteko dala, La poesia, si es que existe izenburupean, Kepa Murua editoreak eta Jose Fernandez de la Sota Literaturako Euskadi saridunak abiatuko dabe gaur, hilak 3, arratsaldeko 19:00etan, Bizkaiko Foru Liburutegiko 2011ko kultura egitaraua. Irakurle talde horreen bidez, irakurketan interesauta dagozan eta esperientziak, sentsazinoak zein pentsamentuak komuniketako gogoa daben lagunen topaleku horretan, besteak beste, Yurre Ugarte, Luisa Etxenike, Anjel Lertxundi, Eider Rodriguez eta Bernardo Atxaga izango dira urtean zehar.
Jon Iñaki Zarraga, BFAko kultura zuzendariak adierazo dauenez, gogoetarako eta sormena sustatzeko gunea dan Liburutegia zabalik dago aurten be interesdun guztientzako. 'Igaz 163.621 lagun pasau ziran Foru Liburutegitik eta Irakurketa Txokoak, Letrak eta Futbola eta erakusketek izan eben erantzuna ikusirik eta erabiltzaileen euren eskabideei erantzunez, aurten be egitarauan agiri dira bestelako barrikuntza batzukaz batera' Zarraga jn.ak azaldu dauenez.
Aitatu nobedadeen artean, bizkaitarren sormena sustatzeko eta bi egun azpimarragarri ospatzeko, Liburuaren Nazinoarteko Eguna (Apirilak 23) eta Liburutegien Nazinoarteko Eguna (Urriak 24) balio dauen IV. Bizkaidatz Sarian, Katixa Agirrek euskeraz eta Alex Oviedok gaztelaniaz proposatuko dabe istorioa eta abiapuntu hori hartuta jarraitu beharko da.
Horrezaz gan, tailerrak (Irakurketa espresiboa; Argitalpen tailerra: aldizkaria; Emakumeen literatura; Ikasketa teknikak) zein erakusketak (Zinea eta literatura; Liburu marraztuak; Euskal mitologia guztiontzat) antolatu ditue urte osorako.
Informazino gehiago:
www.bizkaia.net/bibliotecaforal
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!