Arriaga Antzokiak SMS bidezko dobako informazino-zerbitzua abiatu dau

Bizkaie! 2011-01-31 16:20

Zerbitzuan izena emoteko, www.teatroarriaga.com webgunera joan eta norberaren eskuko telefonoaren zenbakia sms atalean sartu, besterik ez da egin behar.

Arriaga Antzokiak publikoarentzako informazino-zerbitzu barritzailea abiatu dau, dobakoa eta SMS bidez; horri esker, bezeroek antzokiaren programazinoari eta barriei buruzko informazinoa jasoko dabe. Sistema barriak bidea emoten dau Arriaga Antzokiaren informazinoa momentuan bertan bialtzeko, eskuko telefonora heltzen diran testu-mezuen bitartez. Ekimena eskuragarri dago nahi daben persona guztientzako; egin behar dan gauza bakarra da zerbitzuan izena emon. Gaur egun, Arriaga Antzokiak badauka Antzokiaren Lagunen 3.400 eskuko telefono baino gehiago batzen dituan datu-base bat.

Zerbitzuan izena emoteko, www.teatroarriaga.com webgunera joan eta norberaren eskuko telefonoaren zenbakia sms atalean sartu, besterik ez da egin behar. Beste aukera bat da Arriaga Antzokiko txarteldegira joan eta bertan ukimen-tresna bat erabiliz izena emotea. Bi bide horreetan aukeratu daiteke zein hizkuntzatan jaso nahi diran mezuak: gaztelaniaz edo euskeraz.

Guztiz dobakoa dan zerbitzu honegaz, Arriaga Antzokiak informazino-kanal barri bat gehituko deutse ohiko kanalei, eta momentu jakin batzuetan bialduko ditu bere programazinoaren datuak, gaur-gaurko abisuak, balizko eskaintzak, eta abar.

Helburua bikotxa da: alde batetik, antzokiaren jarduerei buruzko informazinoa hurreratzea herritarrei, oraingo publikoa atendiduteko, eta bestetik ikusle barriak erakartea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu