Gernika-Lumoko kultura-talde eta alkarteek webgune bat sortu dabe kultura-albisteak eta agendako kontuak jasoteko
2011-02-03 10:17Gernika-Lumoko kultura-talde eta alkarteek www.kulturagernikan.net webgunea jarri dabe martxan. Herriko albiste-kulturalak eta agenda osoa bertan sartu eta klik batgaz herritarren esku ixteko asmoagaz sortu da webgune barria.
Gernika-Lumoko kultura-talde eta alkarteek www.kulturagernikan.net webgunea jarri dabe martxan. Herriko albiste-kulturalak eta agenda osoa bertan sartu eta klik batgaz herritarren esku ixteko asmoagaz sortu da webgune barria.
Kultura-Batzordean batzen ibili diran talde eta alkarteek honelako tresna bat beharrezkoa zala erabagi eben. Batetik, kultura-talde eta alkarteek, euren kontuen barri emoteko (nortzuk diran, zer egiten daben, zer egin ahal daben alkarregaz), eta bestetik, herritarrek be horren guztiaren barri izateko, proposamenak egiteko eta, batez be, edozeinek parte hartu leikela jakiteko, kultura-eskaintzea osotzen, hobetzen, sortzen eta zabaltzen.
Kultur Etxeak antolatzen dituan ekitaldi guztiak be bertan agertuko dira: kontzertuak, antzerkia, berbaldiak, erakusketak eta abar. Agenda osoa bisitau ahal izango da bertan, baina gauza gehiago be bai, eretxia emoteko, gogoko ekitaldiak zabaltzeko sare sozialetan eta Kultura Batzordearen aktak eskuratzeko aukerea be egongo da.
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Nik \"estropezua\" egin dut irakurri dudanean hori titulua \"Gernika-Lumoko kultura-talde eta alkarteek kultura-albisteak eta agenda jakiteko webgune bat sortu dabe \". Zeren (zerren) behar izan dut irakurri berriro ulertzeko dioena. Nire ustez hobeto, eta hobeto informativoki legoke kambiatuz apur bat -botarik aurrera verbua-, honela \"Gernika-Lumoko kultura-talde eta alkarteek sortu dabe kultura-albisteak eta agenda jakiteko webgune bat\".