Izen-abizenak euskerazko grafiaz jarteko kanpainea abiarazo dabe Berrizen
2011-01-26 10:19 Euskerea berbagaiIzen-abizenak euskerazko grafiaz jarteko, udaletxeko erregistro zibil edo epaitegira joan behar da eta, bertan, eskaera orria bete. Horregaz batera, honako agiriak be eroan beharko dira: Nortasun Agiriaren fotokopia, jaiotza-ziurtagiria, errolda ziurtagiria eta familia liburuaren fotokopia.
Berrrizko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Euskaltzaindiagaz batera, izen-abizenak euskerazko grafiaz jarteko kanpainan parte hartuko dau. Zezeilean, horretarako argibideakaz eskuorria banatuko da etxerik etxe.
Izen-abizenak euskerazko grafiaz jarteko, udaletxeko erregistro zibil edo epaitegira joan behar da eta, bertan, eskaera orria bete. Horregaz batera, honako agiriak be eroan beharko dira: Nortasun Agiriaren fotokopia, jaiotza-ziurtagiria, errolda ziurtagiria eta familia liburuaren fotokopia.
Izena edota abizena euskeraz zelan idatzi behar dan kontsultetako, www.euskaltzaindia.net webgunera jo daiteke eta argibide eta bestelako laguntzarako udaleko euskera sailera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!