Lekeitioko Udako Arte Erakusketa 2011rako izena emoteko epea zabalik
2011-01-27 10:34 Kulturea2011ko garagarrilaren 5etik abuztuaren 29ra bitarteko arte erakusketan parte hartu nahi daben artistek datorren martiaren amaierara arteko epea dabe izena emoteko Kultur Etxeko Bulego Orokorrean. 'Aurten igazko moduan, alor desbardinak jorratzen dituen artistak erakartea da asmoa eta horregaitik erakusketa honetan parte hartzera animetan doguz'.
2011ko garagarrilaren 5etik abuztuaren 29ra bitarteko arte erakusketan parte hartu nahi daben artistek datorren martiaren amaierara arteko epea dabe izena emoteko Kultur Etxeko Bulego Orokorrean. 'Aurten igazko moduan, alor desbardinak jorratzen dituen artistak erakartea da asmoa eta horregaitik erakusketa honetan parte hartzera animetan doguz'.
Kultur Etxean izena emon ezin dauenak telefonoz be egin leike (94 624 34 82) ezelako arazo barik. Ohikoa dan legez, maiatzaren amaieran zozketea egingo da eta holan hautatuko dira parte-hartzaileak; edozelan be, lekeitiarrek eta eskualdekoek lehentasuna izango dabe. Parte-hartzaile guztiek ondoko arauak bete beharko ditue:
1. Pintura-erakusketak Eskolape erakusketa gelan egingo dira garagarrilaren 4tik 17ra eta Barandiaran aretoan, barriz, garagarrilaren 18tik abuztuaren 21era arte.
2. Erakustaldi bakotxak aste bi edo astebete iraungo dau, parte-hartzaileen arabera; gitxi aurkezten badira bi aste, bestela astebete.
3. Erakusleak, bere erakusketea amaitzen dan egunean, gauerako desmuntauko ditu bere lanak, datorrenak, hurrengo eguneko goizean, muntau daizan bereak.
4. Erakusketearen gitxieneko ordutegia arratsaldeko 19:00etatik gaueko 22:00ak bitartekoa izango da eta erakusleak aukerea izango dua ordutegi hori luzatzeko.
5. Erakustaldi bakotxean margolaria edo berak izentetan dauen personea arduratuko da erakusketearen zaintzaz.
6. Lekeitioko udal Kultur Erakundeak erakusle bakotxari 130€ kobrauko deutsoz, kultur aretoaren alogereagaitik, margolariaren intentzinoa bere lanak saltzearena izaten bada.
7. Erakustaldia hasi baino lehenago, maiatz amaiera aldean aurkeztuko dira propagandea egiteko kultur etxeko Bulego Orokorrean zerrenda bat, argazkiak, artistearen Curriculuma edo artistak egoki ikusten dauena. Beranduago emon ezkero, Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak ez dau izango ezelako derrigortasunik horreek egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!