Expodistritok formato handiko aireko argazkien bidez, Bilbok azken 50 urteotan izandako eraldaketea erakutsiko dau

Bizkaie! 2011-01-28 13:51   Kulturea

Bilbao, 50 urteko hiri eraldaketa Auzoetako atzoko eta gaurko irudiak formatu handiko aireko 20 argazkik (100 x 70 zm) osotutako bildumea da. Argazki horreek gure uriko zenbait leku erakusten ditue, orain 50 urte eta gaur egun.

Bilbok eta bertako auzoek azken urteotan izan daben eraldaketa sakona da Bilboko udaleko Kultura eta Hezkuntza Saileko Expodistrito programa barruko argazki erakusketa barriaren ardatza. Barrutietako Udaltegietako aldi baterako erakusketa ziklo hori datorren astelehenean, urtarrilaren 31n, inaugurauko da Begoñako Udaltegian.

Bilbao, 50 urteko hiri eraldaketa Auzoetako atzoko eta gaurko irudiak formatu handiko aireko 20 argazkik (100 x 70 zm) osotutako bildumea da. Argazki horreek gure uriko zenbait leku erakusten ditue, orain 50 urte eta gaur egun. Uriak tarte horretan bizi izan dauen eraldaketa sakona arlo fisikoan eta urbanoan islatzen da, eta haren atzean gertatu dan aldaketa ekonomiko, sozial eta gizatiar handiari buruzko gogoetea egitera eroaten gaitu.

Argazkiak gune honeetakoak dira: Indautxu (1965), San Inazio-Ibarrekolanda (1959), Begoña (1959), Campo Volantín (1967), Santutxu (1971), Otxarkoaga (1965), Deustuko Zubia (1959), Abandoibarra (1968), Errekalde (1968) eta Basurtu (1969). 2011. urte honen hasieran, barriro be auzo horreen argazkiak atara dira, atzera begirako hau egin ahal izateko.

Erakusketea zezeilaren 11ra arte egongo da Begoñako udaltegian, eta ondoren San Inazio-Ibarrekolandako (zezeilaren 14tik 28ra), San Frantziskoko (martiaren 1etik 15era), eta Otxarkoagako (martiaren 16tik 31ra) Udaltegietan bisitau ahal izango da.

Bilboko Udalak sustatutako argazki erakusketeak FOAT-en eta Estudios Dureroren laguntzinoa dauka.

Expodistrito Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere helburuen artean uribilduko arte adierazpenak deszentralizetea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea dagoz, eta baita honezkero ezagunak diran beste batzuen erakustoki izatea be. Erakusketa bakotxaren egun zehatzak udaltegietan, udalaren webgunean (www.bilbao.net) eta 010 telefono zenbakian kontsultau daitekez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu