Herri literaturea ardatz hartuta dator aurtengo Bilbo Zaharra Forum

Bizkaie! 2011-01-27 11:23   jardunaldiak

2001. urtetik Bilbo Zaharra Euskaltegiak, Euskaltzaindiagaz sinatutako hitzarmenaren laguntzaz, Euskal kulturaren ajeak eta literatura foroa antolatzen dau. Ohikoa dan legez, gaur eguneko idazle zein musikaririk ezagunenek izaten dabe berbea eta aurten, musikariek ez eze, bertsolariek be aparteko protagonismoa izango dabe Herri Literaturea ardatz hartuta datorren ekimena.

2001. urtetik Bilbo Zaharra Euskaltegiak, Euskaltzaindiagaz sinatutako hitzarmenaren laguntzaz, Euskal kulturaren ajeak eta literatura foroa antolatzen dau. Ohikoa dan legez, gaur eguneko idazle zein musikaririk ezagunenek izaten dabe berbea eta aurten, musikariek ez eze, bertsolariek be aparteko protagonismoa izango dabe Herri Literaturea ardatz hartuta datorren ekimena.


Herri literaturea

- Zezeilaren 3an, Ornitorrinkus. Maialen Lujanbio bertsolari txapelduna + judith Montero saxofoi-jotzailea + Xabier Erkizia (Elektronika, zaratak, bestelako soinuak). Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikeak eta bertsoak alkar hartuta osoturiko hotsen eta ahotsen emonaldia da, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dana.

- Zezeilaren 10ean, Beti Bizi, Zaharra barri. Kepa Junkera trikitilari bilbotarra + Xabier Amuriza bertsolaria. BETI BIZI da Hiri Records diskoetxearen eskutik eta Kepa Junkera musikariak produziduta aurkeztu dan lana. Xabier Amurizaren, Leioa Kantika Korala abesbatzaren eta Kepa Junkera beraren gaitasunak alkartuta aurkeztu da 12 kantu dituan lan barri hau, eta ezin hobeto buztartzen dira gure iragana, abesbatzen mundua eta musika elektronikoa.

Xabier Amurizak berreskuratu eta Leioa Kantika Korala abesbatzak abesten dituan Bizkaiko aspaldiko koplak dira Kepa Junkeraren ukutu nahastezinagaz lan honen estiloa marketan dabenak.

- Zezeilaren 17an, Errege eta Bufoia. Ander Lipus + Jon Maia. Erregea eta Bufoia lanaren bidez esperimentau nahi dana, bertsoa eta antzerkia aurrez aurre jarterakoan irabazle nor izango dan jakitea da. Antzerkiaren ordezkari Ander Lipus izango da, eta Jon Maia bertsolaria izango da aurrean.

Aktoreak, personaia desbardinak antzeztuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez dau lan erraza izango, bertsolaria errege baita berbakaz jolasten. Bufoiak, barriz, erregeagaz jolastu nahi dau, burla eta trufa eginez.

- Martiaren 3an, Bertsoen zirrikituen barrena. Sustrai Colina + Odei Barroso + Amets Arzallus. Bertsogintzeak badauka berez jokotik jolasetik beste, eta badira, horregaitik, aspaldiko bertso-joko sonatuak. Halan da be, 1935. urteko Bertsolari Eguna deituriko lehiaketea hartu izan da txapelketa ofizialen lehen kate-mailatzat. Euskaltzaleak eta Eusko Gaztediak alkarteak izan ziren antolatzaileak eta, hainbestean, Bertsolari Txapelketa Nagusien aitzindariak. Gerra aurreko garaiak ziran; Euskaltzaindiak hartu eban lekukoa gero, gerra ostean, 1960an, eta berak antolatu zituan 1982ra bitarteko sei txapelketak, Bertsozale Alkarteak txandea hartu eutson arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu