Euskerearen ahoskerea eta entonazinoa aztertuko ditue Prosodiaz eta Hezkuntzaz I. Jardunaldietan

Bizkaie! 2011-01-26 16:52   Euskerea berbagai

Urtarrilaren 27an, eguerdiko 15:00etan, Bilboko Irakasleen Unibersidade Eskolan (Ramón y Cajal etorbidea 72, Bilbo), Prosodiaz eta Hezkuntzaz I. Jardunaldiak hasiko dira UPV/EHUko AHODIKER eta EUDIA taldeek antolatuta.

Prosodia ahoskerea eta azentuazino zuzena erakusten dituan gramatikaren atala da. Jardunaldi honeetan, hain zuzen be, euskerearen prosodia aztertuko dabe, hau da, euskal azentuak, entonazinoa eta horreen eboluzinoa.

AHODIKER, Ahozkoaren Ikerketa eta Didaktika Taldea, 2010. urtearen hasieran sortu zan Bilboko Irakasleen Eskolako Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailaren barruan ahozko hizkuntzearen alderdiak ikertzeko eta arlo honetako ekarpen didaktikoak egiteko bai teorian, bai materialetan.

EUDIAk, Euskerearen Bariazinoa aztertzeko ikerketa taldeak, barriz, euskerearen aldaketa edo bariazinoa ikertzen dau, bariazino hori sortzen daben faktoreak, sozialak zein bestelakoak, zeintzuk diran zehaztuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu