248 liburu Sarean

Bizkaie! 2011-01-28 14:55

Irakurgailu elektronikoetara deskargetako 248 e-book jarri ditue armiarma.com atariko Liburu Elektronikoa webgunean. Hauxe da helbidea: http://armiarma.com/liburu-e/. Webgunea eroso antolatuta dago, liburuak klik bakarraz deskargetako aukereagaz.

Irakurgailu elektronikoetara deskargetako 248 e-book jarri ditue armiarma.com atariko Liburu Elektronikoa webgunean. Hauxe da helbidea: http://armiarma.com/liburu-e/. Webgunea eroso antolatuta dago, liburuak klik bakarraz deskargetako aukereagaz.

E-bookaren olatua handitzen doanez, eta euskerazko tituluak eskas diranez, 248 liburu epub eta pdf formatuetan hartzeko moduan eskaintzen ditue, doban eta erraz irakurgailura ekarteko. Aitatu 248 tituluetatik gehienak euskal literaturako klasikoak dira: 190. Ganerako 58ak literatura unibersaletik euskerara ekarriak.

Autoreak bezela, generoak be danetarikoak: 14 poesia liburu, 56 narratibakoak (ipuin bildumak eta nobelak), 39 antzerki-lan, 28 saiakera...

Liburu Elektronikoa dalakoan diran erdal idazleetatik batzuk: Shakespeare, Cervantes, Defoe, Swift, Prevost, Sterne, Von Kleist, Von Chamisso, Hoffmann, Merimee, Poe, Balzac, Puxkin, Gogol, Baudelaire, Twain, Maupassant, Pessoa, Dos Passos, Tolstoi, Virginia Woolf, Steinbeck...

Euskal idazleetatik batzuk: Etxepare, Lazarraga, Leizarraga, Beriain, Axular, Oihenart, Tartas, Barrutia, Kardaberaz, Egiategi, Mogel, Añibarro, Duvoisin, Xaho, Urruzuno, Altzaga, Elizanburu, Hiriart Urruti, Azkue, Domingo Agirre, Zamarripa, Otaño, Etxeita, Decrept, Jean Etxepare, Kirikiño, Emeterio Arrese, Lhande, Barbier, Gregorio Mujika, Oxobi, Orixe, Lizardi, Lauaxeta, Loramendi, Anabitarte, Barrensoro, Jose Eizagirre, Errose Bustintza, Jon Andoni Irazusta, Julene Azpeitia, Mirande...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu