Udal Bela Eskoleak eta Pakea Bizkaiak hitzarmena sinatu dabe kirol hau sustatzeko

Bizkaie! 2011-01-26 10:25

Unai Basurkok adierazo dauenez, 'lortu behar dogu bela Getxon sartzea, nabigatzaile eta Getxoko bizilagun moduan, nire amesa da eta egunero egiten dot lan horren alde. Garrantzitsua da bela urte osoan egitea. Hemen urte osoan nabigatzeko baldintzak doguz. Eta helburu hori lortzeko Eskolea Getxoko bizilagun eta ume gehiagori zabaltzeko giltza da'.

EKFB-Euskal Kirol Federazinoen Batasunak kudeatzen dauen Udal Bela Eskoleak eta Unai Basurko nabigatzaileak hitzarmena sinatu dabe Pakea Bizkaia Proiektua garatzen dagoan belaren irakaskuntzea eta zabalkundea eta ingurumen ekintzak gauzatu ahal izateko. Akordioak lau urteko iraupena izango dau eta horren arabera udal Bela Eskoleak Aretoa itxiko deutso doban Unai Basurkok zuzentzen duen erakundeari.

Getxoko Udalaren eta itsasgizon ospetsuaren arteko alkarlanak aurrekaria dauka udalerrian bela kirola sustatze eta zabaltze aldera sinatu eben lankidetza-hitzarmenean.

Danetara, 2010-11 ikasturtean, Getxoko eta inguruko ikastetxeetako 4.000 bat ikasle dira Pakea-Bizkaia egitasmoak Kirol Portuan dituan instalazinoetatik pasauko diranak, eta horregatik da hain beharrezkoa Udalak aitatutako Aretoa ixtea.

Kiroletako zinegotziak, Alvaro Gonzalezek, gogoratu dau Eskolea 2008ko amaieran sortu zala 'eta helburua belaren kirola demokratizetea zala, hau da, belaz gozetako aukeera mundu guztiari zabaltzea, eta ordutik buru belarri ibili da kirol jarduera hori sustatzeko lanean. Barriro itsasora eta belara begira jarteko aukerea izan da, eta gazteak eta umeak erakarteko kirola egitea baino hoberik ez dago'. Helburu hori lortzeko hainbat jarduera antolatzen dira, besteak beste, asteburuko irteerak eta estropadak, era askotako ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak. Horreei gehitu beharko jakez hemendik aurrera Eskolako Aretoan egingo diran Pakea-Bizkaia egitasmoaren ekintzak.

Unai Basurkok adierazo dauenez, 'lortu behar dogu bela Getxon sartzea, nabigatzaile eta Getxoko bizilagun moduan, nire amesa da eta egunero egiten dot lan horren alde. Garrantzitsua da bela urte osoan egitea. Hemen urte osoan nabigatzeko baldintzak doguz. Eta helburu hori lortzeko Eskolea Getxoko bizilagun eta ume gehiagori zabaltzeko giltza da'.

EKFBko presidenteak, Rafael Munillak, azkenik, Pakea-Bizkaia egitasmoaren jarduerak guztiz bat datozela Bela Eskolakoakaz nabarmendu dau, eta horregaitik, epe labur, ertain eta luzerako hitzarmena sinatu dabela. Udal Bela Eskolea bela egiten hasteko eta kirol hori sustatzeko zentroa da, 'Getxo eta Abrako badia osora zabalik dagoana. Belaren izaera elitistearena desgertarazo eta gizartera gehiago hurrerartu behar dogu', esan dau Munillak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu