Markettroops, erosteko modu barri bat, saltzeko modu barri bat
2008-11-18 14:20Markettroops behar bardinak dituen erosleak topetako eta fabrikatzaile, saltzaile eta banatzaileakanako negoziazino bateratua egiteko plataformea da. Markettroops-ek merkatu kanal barritzaile, erabilgarri eta erraza eskaintzen dau.
Bilboko San Frantzizkoko liburutegiak 60 herrialdetako 180 egunkari eskainiko ditu
2008-11-18 13:39 Etorkinak gizarteratzen laguntzea da 'Munduko Egunkariak' ekimenaren asmo nagusia, egunero jatorrizko herrialdeakaz hartu-emonetan egoteko aukerea eskainizPrograma hau Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta beste erakunde batzuen arteko lankidetzaz bultzatutako 'Kulturaniztasuna eta liburutegiak' proiektuaren barruan gauzatu da Kulturearen Euskal Planari jarraituz, etorkinen gizarteratzea sustatzeko asmoz.
EiTBk eta EHUk 'Der Kaiser von Atlantis' operea eskainiko dabe
2008-11-18 13:20 MusikeaEuskaltelen eta Innobasqueren babesagaz, Viktor Ullmannen 'Der Kaiser von Atlantis' (Atlantidaren enperadorea) operea Euskadi Irratiak antolatutako 'Sormenaren gaua' ekitaldiaren bigarren edizinoan eskainiko da zemendiaren 20an, eguena, 19:00etan eta 22:00etan EiTBren egoitzan, Bilbon. Sarrerak eitbinfo@eitb.com helbidera mezu bat bialduta lor daitekez, doban.
Euskal Plataforma Eszenikoa eta euskal editoreen bi alkarteak Mexikora Eusko Jaurlaritzearen eskutik
2008-11-17 17:47 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eskutik, Euskal Plataforma Eszenikoak lau proposamen eskainiko ditu Mexiko Uriko Arte Eszenikoen III. Erakusketan, eta euskal editoreak (Euskal Editoreen Alkartea eta Euskadiko Editoreen Alkartea) stand bateratua konpartiduko dabe Guadalajarako (Mexiko) Nazinoarteko Liburu Azokan
Kimuak proiektuko lau film laburrek sariak irabazi ditue Alcala de Henaresko Zinema Jaialdian
2008-11-17 16:30 BarriakDavid Gonzalezen 'El tiempo prestado' filmak Ciudad de Alcala saria irabazi dau, jaialdi horretako garrantzitsuena; Xabier Erkiziaren 'Berbaoc' lanak, barriz, soinu onenaren saria eroan dau; 'On the Line' filmak (Raul Lopez) muntaia onenari jagokon saria jaso dau eta 'Yo solo miro' film laburreko protagonista dan Susi Sanchez emakumezko aktore onena aukeratu dabe.
Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskoleak hamar ikastaro berezi eskainiko ditu
2008-11-17 14:52 MusikeaMusika animazinoa, gitarra akonpainamentua, perkusinoa ume eta nagusientzako, panderoa, txalapartearen hasiera ikastaroa, ahots teknikak, ume antzerkia, gaitea eta batukadearen ganekoak izango dira ikastaroak.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustu Fundazinoak enpresa barrien mintegia inaugurau dabe Deustuko Unibersidadean
2008-11-17 14:07Ekimen hau sortu eta martxan jartea Deustu Fundazinoa eta Bizkaiko Foru Aldundia eta BEAZ bere alkarte publikoa bat egitearen ondorioz sortu da, esparru akademikoan sortutako proiektuei enpresa azpiegiturea emoteko eta Bizkaiko barrikuntza sistemea sustatzeko, unibersidadearen eta enpresaren arteko lankidetzea hobetuz.
EHU bere hezkuntza-eskaintza aurkezten hasi da
2008-11-17 13:46Euskal Herriko Unibersidadeak bere hezkuntza-eskaintza aurkezteko informazino-saioak eskainiko ditu zemendian eta abenduan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat eskualdetan, eta Araban hasiko dau bere ibilbidea, gaur, zemendiak 17, Gasteizen.
Resurreccion Maria Azkue Literatur sarien edizino barria honezkero martxan dago
2008-11-17 13:31 KultureaEuskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak Narrazioak eta olerkiak 2007 izeneko liburua kaleratu dabe, igazko Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batzen dituan lana. Eta, bide batez, aurtengo sariketarako deialdia egin dabe.
Amets Arzallusentzat Iparraldeko txapela
2008-11-17 10:13 Bertsolaritzea Amets Arzallus eta Sustrai Colinaz gan, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Odei Barroso Euskal Herriko TxapelketaraIpar Euskal Herriko lehenengo Bertsulari Xapelketaren finala Donibane-Lohizuneko Jai-Alai frontoian jokatu da astegoienean 1500 bat bertsozaleren aurrean.
Jabier Muguruza saritu dabe Vila-Secako Musika Azokan
2008-11-14 15:34 MusikeaSaria nori emon Kataluniako Musikaren Etxeetako arduradunek erabagi dabe, eta Jabier Muguruzak aukerea izango dau, horri esker, kontzertu bana emoteko momentuz aitatu sarea osotzen daben bost etxeetan, hau da, Terrassa, Mataro, Salt, L'Hospitalet eta Manresa urietan.
'Gau ilunekoak', Joseba Sarrionaindiaren lan barria plazan
2008-11-14 15:14 KultureaFikzinozko lana da 'Gau ilunekoak'. Ipuin bat, berbearen zentzu guztietan. Narrazino fantastiko moduan irakur daiteke, besterik barik; umeentzako kontakizun entretenigarri eta jostalaria be izan daiteke, holan hartu gura izan ezkero; alegoria filosofikotzat be har leiteke, interpretazino asko izan leikezana, hainbat alorretara zabalik: erlijiosoa, politikoa...
'Ongi etorri euskeraz bizi gura dogunon herrira' lelopean hasiko da Korrika 2009ko martiaren 26an
2008-11-14 13:49 Euskerea berbagaiAEK-k 2009ko martiaren 26an Tuteran hasi eta apirilaren 5ean Gasteizen amaituko dan Korrika 16ren ardatz nagusiak eta 'Korrika Laguntzailea' kanpaina aurkeztu ditu gaur Bilbon egin dauen prentsaurrekoan.
Filmaketarako plato erraldoia izango da Bilbo astegoien honetan
2008-11-14 11:11 BarriakBizkaiko uriburuak 'Zinebi Express' film laburren lehiaketea hartuko dau Zinebiren 50 urteurrenaren ospatzeko jardueren barruan. Antolatzaileak Bilboko zine eskolak izango dira: Kinema Escuela de Cine, Imval, Iefps Ategorri-Tartanga, Artebi eta Claro de Luna.
Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako blog batek lortu dau Teknoskopioa 2008 gazteentzako ideia-lehiaketako sari-nagusia
2008-11-14 11:08'Berdundis superheroia' izeneko blogagaz lortu dau lehenengo saria Anais Sanchezek egindako blogak eta horri esker, bideokamera bat jaso dau sari moduan. Bigarren sariduna Donostiako La Anunciata ikastetxeko Ivan Matellanes izan da, 'Earthman' izeneko blogagaz. Hirugarren saria, Bilboko Luis Briñas ikastetxeko hiru ikaslek egin daben 'Forestwoman' blogak lortu dau.
Bilbok kultura hazkunderako eragile legez daukan zeregina aztertuko dabe Frantzian
2008-11-14 10:10Bilboko Udala Avignongo Foroan izango da datorren astelehenean, zemendiaren 17an. Europako Batasunaren presidentetza frantsesak bultzatutako ekimena Frantziako uri horretako Aita Santuen Jauregian egingo da, EBko politika, ekonomia, kultura eta komunikabideen arloetako 300 lagun ingururen partaidetzeagaz.
www.euskaletxeak.net webguneak mundu osoko euskal herritarrak hartu-emonetan jarriko ditu
2008-11-14 10:08www.euskaletxeak.net gune globala izango da, parte-hartzailea eta estaduen mugaz gaindikoa. Munduko mutur batean bizi dan euskaldun batek beste muturrean bizi diranen barri izateko aukerea izango dau, bere barri emoteko eta baita hartu-emonak bideratzeko be.
Euskaltzaindiak zemendiaren 21ean egingo ditu Bilbon XIII. Jagon Jardunaldiak
2008-11-14 09:46 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren XIII. Jagon Jardunaldiak edegiak izango dira eta entzule moduan nahi duena joan daiteke. Izena emoteko epea zemendiaren 20an amaituko da, eta aurretiaz izena emon behar da ondoko helbide elektronikoan: info@euskaltzaindia.net.
Lekeitioko XXXI. Euskal Zine eta Bideo Bilera hilaren 17tik 22ra
2008-11-13 13:47 BarriakEuskal Zine eta Bideo Bilerak hogeita hamaikagarren urtea beteko dau aurten eta arazoak arazo, laguntza eta babes ekonomikoaren falteagaitik, urteroko hitzordua bertan behera ixteko erabagia tarteko, barriro indartsu dator Benito Ansola eta JL de la Torreren ekimenez hasitako ekimena eta euskerazko ikus-entzunezko lan laburren topagune izaten jarraituko dau.
Hamaika Telebista Bilbo urtarrilean hasiko da emitiduten
2008-11-13 12:09Hamaika Telebista Bilbok urtarrilean emitiduten hasteko asmoa dauka, eguneko 2 orduko programazino propioagaz. Edukiok bertoko informazinoa eta entretenimendua izango dabe oinarri.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...