'Bertsoak 2008', bertso onenen antologia digitala plazan
2008-11-21 10:18 Bertsolaritzeawww.bertsoa.com bertso plazak aurten batutako bertso onenen antologia argitaratu dau Lankugaz batera, 'Bertsoak 2008' izenburupean. Bi DVD bikotxetan, 40 bertsolariren 210 ale batzen ditu lan barriak eta horretarako, 100 ekitaldi baino gehiagotan grabautako materiala erabili dau webguneak.
Jose Antonio Ramirezek eta Fertxu Izquierdok irabazi dabe Poesiako I. Bilbo Hiria-Blas de Otero Saria
2008-11-20 17:52 sariak-autortzakPoesiako I. Bilbo Hiria-Blas de Otero Sariak baditu irabazleak: Extremadurako Jose Antonio Ramirez eta Nafarroako Fertxu Izquierdo izan dira irabazleak. Saritutako obren kalidadea ez eze, parte hartze ona eta era askotarikoa be azpimarratu ditu epaimahaiak. Lehiaketara 150 obra aurkeztu dira.
Munduko kultura-errealidadeak aztergai Bilbon
2008-11-20 17:45Egindako bidea besteakaz konpartiduteko asmoz, Kulturearen Euskal Behatokiak Nazinoarteko Kultura Behatokien II. Lan-jardunaldiak antolatu ditu zemendiaren 24an eta 25ean Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan izango Quebec, Frantzia, Piamonte, Katalunia, Galizia eta Euskadiko behatokietako ordezkariak.
Sareblog, euskerazko lehen blog sare komertziala abian
2008-11-20 17:28Sareblog Asier Lozano eta Borja Bonillaren ekinbidez sortutako enpresea da. Euskeraz sortu dan lehenengo blog-sare komertzialak egunotan hasi dau ibilbidea hiru blogakaz: Musikazale, Kiroldegi eta Ondopasa.
'Arriskurik hartzen ez dauenak ez dau irabazten', Unai Basurko milia bakotxa burrukatzeko prest Vendee Globen
2008-11-20 14:59 Euskaldunak munduan'Badakigu gure proiektua Vendée Globen dagozanena baino umilagoa dala, baino honek ez dau kentzen estropada honetan milia bakotxa burrukatzea'. Skipper bizkaitarrak indar eta segurtasun handia transmitiduten dau bere berbakaz.
Gero eta hurrago Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokea
2008-11-20 14:42 KultureaAurten, lau egun izango dira euskal kulturaz gozetako eta danetara, 504 nobedade izango dira Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokan, liburuak 345, diskoak 64, aldizkariak 15, bideoak 15, CD-ROMak 15 eta bestelakoak 50. Azokearen ordutegia, goizeko 10:30etatik 20:00etara izango da.
Munduko leku askotako 250 jaiotzatik gora ikusgai Bilboko Eleiz Museoan
2008-11-20 13:59 KultureaBilboko Eleiz Museoak datorren zapatuan, zemendiak 22, abiarazoko dau 'Munduko Jaiotzak' erakusketearen laugarren ekitaldia. Erakusketea museoaren klaustroan dago eta urtarrilaren 11ra arte egongo da zabalik.
Gatibu gernikarren hirugarren diskoa plazan
2008-11-20 13:23 Musikea'Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik', Gatibu taldearen hirugarren diskoa gaur aurkeztu dabe Bilbon. 'Zoramena' (2002) eta 'Disko infernu' (2005) Oihuka diskoetxeagaz plazaratu ostean, Baga Bigak dakar oraingo hau.
Iruña-Veleiako aurkikuntzak euskarri zientifiko barik gelditu dira
2008-11-20 11:53Ikuspegi arkeologiko, epigráfiko, filologiko eta hizkuntza arlokoek erakutsi dabenez, faltsuak dira aztarnategian topautako grafitoak eta, horrezaz ganera, Lurmen enpresa kudeatzailearen zenbait jarduera halamodukoak izan dirala ikusi da.
Oskorrik Madrileko Udal Musika Bandeagaz joko dau abenduaren 2an
2008-11-20 10:41 MusikeaKontzertua 2008ko abenduaren 2an izango da Madrileko Teatro Monumental aretoan. Kontzertuaren nondik norakoak Madrilen aurkeztuko ditue, zemendiaren 25ean, komunikabideen aurrean.
Bilboko Udalak eta Bilbao Dendak alkarteak merkataritzan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea abiarazo dabe
2008-11-20 10:29 Euskerea berbagaiEuskerearen erabilerea normalizetako prozesua uriko merkataritzan bultzatzea helburu dauen 'Biribilko' proiektuaren barruan dago kanpainea, eskaintzaren eta eskariaren arteko merkataritza komunikazinoan euskerea presente egon daiten saiatuz. Siadeco enpresea arduratu da proiektuaren diseinuaz eta garapen teknikoaz.
Elhuyar Fundazinoak 'Armix Ilargian Galduta' plataformako bideo-joko didaktikoa argitaratu dau
2008-11-19 17:16Elhuyar Fundazinotik adierazo dabenez, joko barriaren demoa www.elhuyar.org/armix2 webgunean dago. Horrezaz gan, webgune horretan, jokoari buruzko irudiak eta bideo bat be badagoz.
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak bosgarren urteurrena ospatzeko ekitaldi bereziak preparau ditu
2008-11-19 13:53Museoak Nabigatzailearen Eguna antolatu dau zapatu honetarako, zemendiak 22, eta egun horretan museoaren ateak zabalik izango dira. Ganera, ekitaldi ugari antolatu dira egun osorako, besteak beste, itsasadarrean gora ibilaldia ontzian, museoraino bertaraino.
'Lo breve si breve (cuentos sobre películas cortas)' literaturearen omenaldia Zinebiri
2008-11-19 13:52 BarriakJuan Basek hamabi autoreen ipuinak batu ditu liburuan. Liburuaren sarreran azaltzen dauenez, 'formatu laburrean ipuinen eta film laburren arteko paralelismoa argia da'. Liburuaren izena 'Lo breve si breve (cuentos sobre películas cortas)', Alberdania argitaletxeak argitaratu dau, Zinebiren babesagaz.
Zinebik Zinemaldiaren 50 urte batzen dituan liburua eta Bilbon filmautako pelikulen zikloa aurkeztu ditu
2008-11-19 11:44 BarriakBilboko zinemaldiak bizi izan dauen historia batzen dauen liburua argitaratu dau Zinebik. Zine munduan eta Bilboko zinemaldian eskarmentu handiko Alberto López Echevarrieta kazetariaren lana da 'Zinebi 50: Historia del Festival Internacional de Cine Documental y Cortometraje de Bilbao' izeneko liburua.
Badator IX. FIOP-PNZJ Portugaleteko Nazinoarteko Zortzikote Jaialdia
2008-11-19 11:00 MusikeaGaur, zemendiak 19, hasi eta datorren domekan amaituko da Portugaleteko IX. Nazinoarteko Zortzikote Jaialdia bertoko zein kanpoko taldeakaz.
Jaularitzeak 702.000 eurogaz lagundu dau Kepa Junkeraren 'Etxea' proiektua
2008-11-19 10:29 MusikeaEuskal musikea barritzea eta kanpora zabaltzea eta interkulturalidadea bultzatzea helburu dauen Kepa Junkera musikariak aurkeztutako egitasmoari babesa emotea erabagi dau Jaurlaritzeak. 'Junkerak euskal musikea buztartuko dau kontinenteen arteko bidaian, beste musika eta musikariakaz, sorkuntzea bultzatuz eta kultura, gizarte eta personen arteko hartu-emonak sustatuz'.
Buber sarietan parte hartzeko epea zabalik dago
2008-11-18 16:46Abenduaren 3ra bitartean emon daiteke izena Internet&Euskadi alkarteak euskal webgunerik onenentzako Buber Sarien seigarren edizinoan. Edozein norbanako, enpresa edo erakunderen webgunea aurkez daiteke.
Elikatze eta nutrizino programa komunitarioakaz udalerri inplikatuena izateagaitik saritu dabe Bilbo
2008-11-18 16:44 Jan edanakBilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Elikatze Komunitarioaren Unitateko profesionalen lanari emondako saria izan dala nabarmendu dabe Udal bilbotarretik, bai eta 'ikastetxe, Bilboko jantoki sozial zein hirugarren adinerako zentroetan egindako lanari' emondakoa be.
Pakea Bizkaia olatuen ganean dantzan Cabo Verdera bidean
2008-11-18 14:53 Euskaldunak munduanDana ondo doa, aurrez planifikau bezela, Pakea Bizkaian. Unai Basurko hegoalderantz azkar nabigatzen ari da, Ipar-ekialdeko aldeko haizeagaz. Bere hurrengo helburua, Cabo Verdeko ugartedia bihar bertan zeharkatzea da, ezaguna dan Doldrumseko inguru gatxera heltzeko, Ekuatore inguruko barealdietara hain zuzen be.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...