Lizarra eta Ibarragaz senidetuko da Algorta hilaren 17ko Euskal Herria Egunean
2011-09-07 14:43Euskal Herria Eguna ospatuko dabe hirugarren urtez, hilaren 17an, Ibarran. Bai Euskal Herriari herri ekimenak antolatu dau jaialdia eta Lizarra, Algorta eta Ibarrako herritarrek sustatu dabe.

Euskal Herria Eguna ospatuko dabe hirugarren urtez, hilaren 17an, Ibarran. Bai Euskal Herriari herri ekimenak antolatu dau jaialdia eta Lizarra, Algorta eta Ibarrako herritarrek sustatu dabe. Bizkaia aldetik bi autobus abiatuko dira zapatuan goizeko 8:30ean: bata gaueko 22:00etan bueltatzeko; eta bestea, domeka goizeko 6:00etan itzultzeko. Hilaren 15era arte izena emon ahal izango da Egizu Getxo Euskaldun alkarteko bulegoan (Martikoena, 16) zein Katilu (Euskal Herria, 7), Barrutik (Sarrikobaso, 7) eta Ajuria (Andres Kortina, 2) tabernetan; 10 euro pagau behar da.
Euskal Herria Egunean, familia giroa lehenetsi nahi dabe antolatzaileek. Edade guztietarako ekitaldiak izango dira. Gainera, egun osoan zehar umeentzako txokoa egongo da, gurasoak lasai egon daitezen. Horrezaz gan, arrantzalez jantzita joateko deia egin dabe Algortako sustatzaileek. Horren guzti horren barri emateko batzar edegia egingo dabe datorren astelehenean, hilak 12, 19:30ean, Aldai patronatuan. Herri eragile guztiak dagoz konbidauta.
Ibarrakoek autobus bat bera be ez dugula beteko bota deuskue desafioa. Egingo dogu, ezta?, adierazo dabe Euskal Herria Eguneko sustatzaile algortarrek. Horrezaz gan, lip dub-a eta guzti grabauko da eta bertan Algortako ahalik eta lagun gehien agertzea nahi dabe. Asteleheneko batzarrari begira, bakoitzak zer eskaini leiken hausnartzea eskatu deutsee eragileei.
Euskal Herria Egunaren egitaraua
Umeentzako txokoa egongo da egun guztian.
09:45 Harrerea Ibarra sarreran. Ondoren, kalejirea.
11:00 Hamaiketakoa Araneko iturrian.
12:00 Herrien arteko ginkana.
13:00 Ekitaldia.
14:00 Bazkaria plazan. Eguraldi txarra egin ezkero, Emeterio Arrese frontoian.
16:00 Lip-duba. Ondoren, kalejira poteoa Elektrotxarangeagaz.
20:00 Afari-meriendea Subegi alkartean Algortako musikariek alaiturik.
21:00 Lip-dubaren estreinaldia plazan. Eguraldi txarra balego, gaztetxean.
22:00 Kontzertuak, plazan: Dolce Tangana eta Bide Bakarra. Eguraldi txarra egin ezkero, gaztetxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!