Euskaltzaindiak ICOSen XXIV. Biltzarrean parte hartuko dau Bartzelonan
2011-09-05 15:31 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak ordezkaritza zabala izango dau Bartzelonan, ICOSen (International Council of Onomastic Sciences) XXIV. Biltzarrean. Izenak eguneroko bizitzan izenburupean egingo dan biltzarra gaur hasi eta irailaren 9an amaituko da.
Euskaltzaindiak ordezkaritza zabala izango dau Bartzelonan, ICOSen (International Council of Onomastic Sciences) XXIV. Biltzarrean. Izenak eguneroko bizitzan izenburupean egingo dan biltzarra gaur hasi eta irailaren 9an amaituko da.
Euskerearen Akademiak bere atxikimendua adierazo eban eta Onomastika batzordeko lau kide izango dira bertan: Jose Luis Lizundia eta Patxi Salaberri euskaltzain osoak eta Patxi Galé eta Mikel Gorrotxategi urgazleak.
Euskaltzaindiko iturriek adierazo dabenez, ICOS munduko onomastika adituen topagunea da. Gaur, hilak 5, hasi dan XXIV. Biltzarra Bartzelonako Unibersidadean egingo da.
Danetara, 537 lan jaso dira, 12 atal desbardinetan banatu diralarik: Terminologia (20 txosten); Onomastikearen teoria eta deitze sistemak (17 txosten); Onomastikea eta hizkuntzalaritzea (42 txosten); Onomastikea eta gizartea (67 txosten); Antroponomastikea (70 txosten); Toponomastikea (80 txosten); Onomastikea eta historia (53 txosten); Onomastikea eta geografia (32 txosten); Onomastikea eta kulturea (50 txosten); Kartografia eta leku izenak (20 txosten); Onomastikea eta estandarizazino bideak (34 txosten); Atal berezia: Kataluniako onomastikak (47 txosten).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!