Frances McDormand izango da Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialeko epaimahaiburu
2011-09-06 11:00 BarriakMcDormand and.aren azken lanak Transformers 3, This Must Be the Place -Sean Penn aktoreagaz batera- eta Wes Anderson-en Moonrise Kingdom izan dira. Fargo (1996) filman Marge Gunderson poliziarena egiteagaitik Oscar bat irabazi eban, eta beste hirutan be proposatu dabe, hain zuzen, Mississippi Burning (1988), Almost Famous (2000) eta North Country (2005) filmetan egindako lanagaitik.
Frances McDormand aktore estadubatuarra izango da Donostiako 59. Nazinoarteko Zinemaldiaren Sail Ofizialeko epaimahaiburua. Guillermo Arriaga (idazlea, gidoilaria eta zinema-zuzendaria), Alex de la Iglesia (zinema-zuzendaria), Bent Hamer (zinema-zuzendaria), Bai Ling (aktorea), Sophie Maintigneux (argazki-zuzendaria) eta Sophie Okonedo (aktorea) dira ganerako epaimahaikideak, Zinemaldiko iturriek gogoratu dabenez.
Frances McDormand-ek egindako pelikulen artean dagoz, besteak beste, Burn After Reading (2008), Miss Pettigrew Lives for a Day (2008), Friends With Money (2006), Laurel Canyon (2002), Something's Gotta Give (2003), City By The Sea (2002), The Man Who Wasn't There (2001), Wonder Boys (2000), Madeline (1998), Paradise Road (1997), Primal Fear (1996), Lone Star (1996), Palookaville (1995), Beyond Rangoon (1995), Short Cuts (1993), Darkman (1990), Hidden Agenda (1990), Chattahoochee (1989), Raising Arizona (1987) eta Blood Simple (1984).
McDormand and.aren azken lanak Transformers 3, This Must Be the Place -Sean Penn aktoreagaz batera- eta Wes Anderson-en Moonrise Kingdom izan dira. Fargo (1996) filman Marge Gunderson poliziarena egiteagaitik Oscar bat irabazi eban, eta beste hirutan be proposatu dabe, hain zuzen, Mississippi Burning (1988), Almost Famous (2000) eta North Country (2005) filmetan egindako lanagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!