EAEko 60 ikastetxetik gorako ikasleek helduen eta gazteen alfabetizazinoa eskatuko dabe Liburuaren Egunean

Bizkaie! 2009-04-15 13:56   Kulturea

'Liburu bat zabalduz, mundua eskura' goiburupean, mundu osoko persona helduen eta gazteen alfabetizazinoa aldarrikatzen da aurten, alfabetizazinoak pobreziaren aurka eta heziketarako eskubidea lortzeko bidean dauen zeregin garrantzitsuagaitik.

1.500 neska-mutil baino gehiagok parte hartu dabe Bilbao Dendak alkarteko udabarriko kanpainako marrazki lehiaketan

Bizkaie! 2009-04-15 11:25

Ilusinoa biztea da ekimenaren helburu nagusia, batez be uriari eta uriko merkataritzeari bizitza emoten deutsen personen artean, eta horretarako, errealidadeaz zer pentsau eta zer ikusi asko emon ohi daben ume eta gaztetxoen ikuspuntua erabili da.

Egungo euskal poesiaren egoerea liburu batean laburbildurik

Bizkaie! 2009-04-14 18:42   Kulturea

Jon Kortazar Euskal Herriko Unibersidadeko literatura katedradunak zuzendutako talde batek 1978tik 2001era bitarteko poesia lan esanguratsuenak batu eta eurei buruzko irakurketea egin dau. Helburua, generoaren historiaren barri emotea da.

XI. Manga eta Anime jardunaldiak Barakaldon

Bizkaie! 2009-04-14 15:37

Apirilaren 14tik 18ra, Asiako filmak, japoniako animazino serieak eta ekialde urruneko komikiak bizkaiko uria hartuko dabe Motsukora Alkarteak antolatuta. Ekitaldiak Barakaldoko Clara Campoamor Kutur Etxean izango dira.

Luar Na Lubre taldeak 'Ao vivo' diskoa aurkeztuko dau zuzenean Donostian

Bizkaie! 2009-04-14 15:18   Musikea

Luar Na Lubreren azken grabazinoa 'Ao vivo' zuzeneko CD eta DVDa da. 'Camiños da fin da terra' birearen barruan, A Coruñako kontzertuan eskainitako 15 kantu batzen ditu lanak: taldearen klasiko guztiak eta errepertoriotik berreskuratutako bost abesti oso berezi edo bacstage-ko irudi argitarabakoak.

Euskal Herrian bizi diran euskal-venezuelarrek urteroko XIV. Topaketea egingo dabe 18an Galdakaon

Bizkaie! 2009-04-14 12:35   Euskaldunak munduan

Topaketea lagunen arteko ospakizuna izaten da eta bertan Caracaseko eta Valentziako euskal etxeen inguruan bizi izan diran lagunek alkarren barri izateko aukerea izango dabe. Hitzordu honek ia 200 lagun batzen ditu urtero.

Bernardo Atxagak New Yorkeko PEN World Voices jaialdian parte hartuko dau apirilaren 27tik maiatzaren 3ra

Bizkaie! 2009-04-14 11:30   Euskaldunak munduan

New Yorkeko Nazinoarteko Literatur Jaialdia aurten 'Eboluzinoa/ Erreboluzinoa' lemapean egingo da eta urtero legez hitzordu honek mundu osoko egile ezagunak batzen ditu (aurten Paul Auster, Antonio Tabucchi eta Walter Mosley, besteak beste) eta AEBetako PEN Club idazle alkarteak antolatzen dau.

'Nestor Basterretxearen Gernika': Gernikako Euskal Herria Museoan ikusgai

Bizkaie! 2009-04-08 15:39   Kulturea

Bizkaiko artistearen lanak apirilaren 8tik abuztuaren 31ra egongo dira ikusgai eta, danetara, 8 akriliko eta 2 eskultura aukeratu ditue okasinorako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aurten lehenengoz EHGAMek 'Madelon Sariak' Literatura Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2009-04-08 11:40   Kulturea

Literatura Lehiaketeari Xanti Altxu 'Madelon', EHGAM-Gipuzkoako fundatzaile izandakoaren izena emon deutsie, bera izan zalako Euskal Herrian gay, lesbiana, transexual eta beste adierazpen sexual batzuen (GLT+) mobimentuaren gizarteratzaileetako bat.

'Herria' astekaria omenduko dau Sarako Biltzarrak

Bizkaie! 2009-04-07 18:38

Sarako (Lapurdi) XVI. Idazleen Biltzarra izango da apirilaren 13an, urtero legez, Pazko astelehenean. Aurten, 65 urte bete eta 3.000. zenbakia argitaratu dituan Herria astekaria omentzea erabagi dabe sari berezia emonaz. Sarako Biltzarraren antolatzaileei ezinbestekoa iruditu jake astekariaren lan parebakoa eta baliotsua baloretea

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskerearen ganeko ikastaroak emoten jarraituko da Argentinako unibersidade batean eta Txileko lautan

Bizkaie! 2009-04-07 18:13   Euskaldunak munduan

Euskerearen eta euskal kulturearen eskola horreek Amerika eta Europako 13 estadutako 25 unibersidadetan Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik eskaintzen diran modukoak dira eta, urte honen barruan, Etxepare Euskal Institutuak bere gan hartuko ditu.

Mikel Garcia Idiakez eta Ildefonso Morillas izan dira Gabriel Aresti Ipuinen XXVI. Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2009-04-07 17:44   sariak-autortzak

Gabriel Aresti Lehiaketan edozein nazionalidadeko egileek parte har leikie, eta gai libreko ipuinak, originalak, ezezagunak eta beste lehiaketa batean saritu bakoak izan behar dabe. Lehiaketearen 26. edizino honetan, danetara, gaztelerazko 724 lan eta euskerazko 42 aurkeztu dira.

Edurne Brouard: 'Korrika 16n, dana ez da gozoa izan'

Bizkaie! 2009-04-07 15:48   Euskerea berbagai

'Dana ez da gozoa izan', esanez, Nafarroako Gobernuak, Iruñeako Udalak, komunikabide batzuek eta Dignidad y Justicia eta España y Libertad taldeek erakutsitako jarrerea salatu dau, AEK-k eta Korrikak egiten daben apologia bakarra euskerearena dala azpimarratuz. 'Ez daukie arrazoirik' esaldiagaz laburbildu dau AEKren ikuspuntua eta jazoera horreek 'Korrikaren anekdotarioan sartuko doguz'.

Eguzkibegi Ikastoleak antolatuko dauen Ibilaldiaren kantea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-04-07 15:28   Musikea

'Gerizpetik eguzki begire' izenburupean, Arkaitz Estiballesek egindako berbak Biok taldeak girotu ditu. Bertsolaria, orain Bilbon bizi arren, galdakoztarra da eta Eguzkibegi ikastolako ikasle izandakoa, Biok taldeko kideak legez. 'Gure hizkuntzea gerizpean egon zan eta, orain be, laino baltzak dagoz inguruan; halanda be, bada sasoia eguzkirantz begiratzeko, euskal kulturea zabaltzeko eta euskeraz biziteko', esan dau.

ADEL09, ArteDrama Euskal Laborategia Aulestin Apirilaren 14tik 18ra

Bizkaie! 2009-04-07 14:58   Kulturea

Aurten be, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenentzako topagunea izango da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea. Profesional zein ikasleentzako bideratuta dago aurtengo edizinoa, beti be Euskal Herriko arte eszenikoetan buru-belarri dabilzanen arteko eztabaidak eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz.

IV. Eusko Dance abian

Bizkaie! 2009-04-07 13:48   Musikea

Eusko Dance, Run Down Entertainment-ek, sortu eta produzidutako ideia originala, Euskadira dator bere laugarren edizinoan. Proiektuaren helburua abeslari eta dantzari gazte hasibarriak bultzatzea da eta 4 fasetan banatzen da

Apirilaren 9an hasiko da lurrun trenen 2009ko denporaldia EuskoTrenen Trenaren Euskal Museoan

Bizkaie! 2009-04-07 11:58

Aste Santuan zehar lurrun trenen zirkulazinoak izango dira apirilaren 9an, 10ean, 11n, 12an eta 13an, 12:00etan eta 13:00etan goizez, eta 17:00etan eta 18:00etan arratsaldez.

Bilboko Udalak dobako beste 12 Wi-Fi gune ezarri ditu urian

Bizkaie! 2009-04-07 11:26

Bilbo 2012 Agenda Digitalaren helburu nagusietako bat da bilbotarren artean teknologia barrien erabilerea sustatzea. Hori dala eta, Udalak dagoeneko 13 Wi-Fi gune ezarri ditu, eta horreetan bluetooth teknologia be izango da sakelako telefonoetara informazinoa bialtzeko.

Nazinoarteko antzerki, musika, magia eta zirkuko 14 ikuskizun Bilboko Aste Santuko egitarau berezian

Bizkaie! 2009-04-06 15:39

Hamalau izango dira ikuskizunak; dozena bat artista eta herrialde desbardinetako taldeak hurreratuko dira Bilbora egun horreetan, eta horreen artean, 2000an Grand Prix World Championships of Magic saria irabazi dauen bikote holandarra nabarmendu behar da, Scout & Muriel (eguenean 19:30etan Areatzan).

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Tuteratik Gasteizera, 11 egunetan 2503 km egin ondoren, milaka lagunek agurtu dabe Korrika

Bizkaie! 2009-04-06 12:13   Euskerea berbagai

Zabaldutako mezua, kontuan hartzekoa: 'Bihotza, burua, eskuak! Sentitu, pentsatu, ekin! Denok elkarrekin! Elkarrekin KORRIKA eta euskaraz! Gora Korrika eta Gora euskara!!!'.